Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
1.200.000 euroko inbertsioa gauzatuko du Udalak 17 proiektutan maiatzeko Osoko Bilkuran onartutako diru-kredituarekin
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/05/30 | Idazkaritza
Beste hainbaten artean, barneratzen ditu RC2ko gunearen azken eskuratzea, Amarotzeko auzoetxea eta dispensarioaren eraberritzea, landa auzoetan inbertsioak, etxe hutsen azterketa, edota 'Berriz', enpresen transmisioa sustatzen duen programaren zabaltzea.
Jokin Azkue, zinegotzia: “7 alor nagusi jasotzen dituztela, betiere, herriaren garapen integralarekin zuzenki bat egiten duten proiektuak lehenetsiz”.
Maiatzaren 29an burututako Osoko Bilkuran 1.200.000 euroko diru kreditua indarrean jartzea onartu zuen Udalbatzak ahobatez. Jokin Azkue zinegotziak eman zituen xehetasunak, non nabarmendu zuen “7 alor nagusi jasotzen dituztela, betiere, herriaren garapen integralarekin zuzenki bat egiten duten proiektuak lehenetsiz”. Ondoren zerrendatzen direnak dira alor nagusiak, nahiz eta egon beste hainbat proiektu txiki, amaierako taulan xehetuak guztiak.
Gaika banatuz, generoaren berdintasuna eta kirola sustatzeko proiektuen artean, aniztasun jarduerak burutzeko 5.000 euro ezarriko dira. Kirolaren sustapenerako eta Tolosaldea eskualdeari proiekzioa eman nahian, emakumeek gidatuko duten trainerua abian jarriko da. Horretarako Tolosaldeako Udalek biztanleko 0,50 zentimo jarriko dute; Tolosak, guztira, 10.000 euro.
Garapen ekonomikoaren alorrean, 'Berriz' proiektuarekin aurrera jarraitzen du Udalak, Tolosako enpresen transmisioa lagunduz. Programaren parte diren proiektuei aurre egiteko 11.350 euro jarriko ditu Udalak. Jada 7 dendek hartzen dute parte eta Jokin Azkue zinegotziak azaldu zuen eran, “tramitean gara urte bukaerarako beste bi ere programan sartzeko, guztira 9”.
Oriaburun 'Emari' coworking proiektua abian jartzeko azken ukituak egin behar dira eraikuntzan, eta bestalde, ekintzaileak sustatzeko deialdia abian da eta horretarako diseinatuta dagoen komunikazio plana burutzeko bitartekoak jarri dira: guztira, bietarako, 29.000 euro. Gehitu ere Babarrun Kofradiari 5.700 euroko diru-laguntza, bere urteko jarduna burutzeko.
Kulturaren sustapenerako proiektuen artean, Erraldoi eta Buruhandien konpartsari 10.000 euroko diru laguntza emango zaio Japonera bidaia egin dezan, Azkuek azaldu eran, “han aukera izango dute Tolosako kultura eta beraien jarduera hedatzeko”.
Alde Zaharrean ere inbertsio ugari planteatu ditu kreditu aldaketan Udal Gobernuak. RC2ko eremua garatzeko azken eskuraketa burutuko du Udalak. Azkuek nabarmendu zuenez, “falta den handiena da hau, hain zuzen ere Oiarbide ostalaritzako eraikuntzan dagoen erantsitako hegoaldeko eraikina, hiru solairutako eraikina”. Eraikuntza hori eskuratzeko gehienezko kreditua jarri da, 420.000 euro. “Erosketa hau burutuz gero, falta zaigu Oiarbide parean erribera ondoko horma eraikitzea, egun proiektu prestatzen gabiltza. Hori burutu ondoren prest egongo ginateke proiektu hori abian jartzeko eta aurreikusitako etxebizitzak burutzeko”.
Mugikortasuna eta ingurumenaren esparruan ere hobekuntzak gauzatzeko kreditua onartu zuen Udalbatzak. Argiztapen publikoan hobekuntzak egingo dira, horretarako diru laguntzak jasotzen ditu Udalak. Kasu honetan, Alde Zahar osoan LED sistema jarriko da eta baita ere Berazubin, horretarako 85.000 euro inguru inbertituz. Elosegi parkean ere hobekuntzak burutuko dira: parkearen gailurrean dagoen begiratokian eta ondoren eremuan dagoen itxitura birgaituko da, zenbait lekuetan apurtuta baitago, azken honetarako 46.000 euro jarriko dira. Tolosako pasealekuetan mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, zuhaitz ondoetan dauden zuloak estaltzeko plana abian jarriko da eta horretarako 48.000 euro jarriko dira. Hiri auzoen dinamizaziorako proiektuak burutuko dira, kasu honetan, Amarotzeko bizilagunentzat 'Auzo etxe' deituriko eraikina birgaituko da eta osasun dispentsarioa ere bai. Proiektu horiek garatzeko auzotarren partaidetza “ezinbestekoa” izan dela adierazi zuen zinegotziak. Guzti honetarako 384.815 euro jarriko ditu Udalak.
Landa auzoetan zenbait proiektu garatuko dira: Bedaio auzoan herri guneko errepidea konponduko da, aparkalekuak egingo dira eta argiteria berrituko da, guztira, 153.000 euro inbertituz. Aldaban aparkaleku bat eraikiko da. Urkizun parkea birgaitu eta elkarte-guneko leihoak konponduko dira, eta azkenik, errepidea ere asfaltatuko da.
Alokairua sustatzeko datorren deialdia egin aurretik etxebizitza hutsen diagnostikoa egingo du Udalak, 'Etxebizitzen alokairua indartzeko azterketa' izenduna: “sakonean ezagutu nahi dugu nola animatu etxe-jabeak etxebizitza hutsa alokairuan jarri dezaten. Diagnostiko hori egin bezain lasten diru laguntza deialdia abian jarriko genuke, azterketa hori abiaburu hartuta. Azterketa hau egitearen eskabidea Ehbildutik etorritakoa da eta guk begi onez ikusia” azaldu zuen Azkuek. Guztira 60.000 euro jarriko dira funts honetarako.
Larrialdietarako diru laguntzak indartuko dira. “Urtea amaitzeko aurreikuspen hau egiten dugu, orain arteko bilakaera aztertuz. Kreditu hau beharko dugu diru sarrerak bermatzeko eta gizarte inklusioa sustatzeko”. Guztira 28.500 euroko inbertsioa egingo dela aurreratu zuen Azkuek.