2026ko udal aurrekontu orokorra, onartuta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/23 | Idazkaritza
  • Tolosako Udalaren, Tolargiren eta Tolosa Gasaren 2026ko aurrekontu bateratua 44,1 milioi eurokoa izango da.

2026ko udal aurrekontu orokorra onartu du udalbatzak abenduko osoko bilkuran, gehiengo osoz, udal gobernuaren aldeko botoekin eta EAJ eta PSE-EEren aurkakoekin.

42,733.800 milioi eurokoa izango da Udalaren aurrekontua. Tolargi S.L.k 1.173.941 euroko aurrekontua izango du, eta Tolosa Gasa S.A.ren kasuan, 306.552 eurokoa. Hiru erakundeen aurrekontu bateratua, berriz, 44.181.567 eurokoa da. Aurrekontuaren inguruko xehetasun gehiago, albiste honetan.

Beste gai batzuk

Osoko bilkuran bestelako gai batzuk ere jorratu ziren. Besteak beste, bi lanposturen balorazio berrikuspenari onarpena eman zitzaion. Hain zuzen, fakturetako administrari laguntzailearen eta euskaltegiko administrari laguntzailearena.

Usabal kiroldegiko taberna-kafetegia ere izan zen hizpide. Iraileko osoko bilkuran onartu zen kafetegia gaitu eta ustiatzeko kontratua Geroegitekoborda, S.L. enpresatik Zaska Taberna, S.L. merkataritza-sozietatera lagatzea, baldintzapean. Bada, abenduko osoko bilkuran berri eman den moduan, baldintza horiek guztiak betetzen direla ikusita, behin betiko baimena eman zaio lagapenari.

Udalerriko biztanleriaren zifra ofizialaren berri ere eman da bilkuran. 2025eko urtarrilaren 1ean Tolosako biztanleriaren zifra ofiziala 20.070koa da, Estatistikako Institutu Nazionalak emandako informazioaren arabera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA