Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
485.700 euroko kreditu aldaketa onartu du Udalbatzak hainbat inbertsio eta azterketa burutzeko
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/07/27 | Idazkaritza
225.000 euro herriko zoladura berritze lanetara bideratuko dira; bestalde, azoletan jarduera soziokulturalak garatzeko, kirolaren sustapenerako eta Agaramundu edota Euskal Herria Plazako eraikinen mantentze lanak burutzeko kreditua ezarri da.
Hainbat talde eta elkarteren diru-laguntzak izendunak izatea onartu zen ere Osoko Bilkuran.
Kreditu gaikuntza burutu da ere Eusko Jaurlaritzako eta GFA-ko diru-laguntzekin.
Tolosako Udalak 485.700 eurotako kreditu aldaketa onartu zuen atzo, osteguna, uztaileko Osoko Bilkuran. Udaleko gerakinetatik hartuko den dirua herrian hainbat inbertsio gauzatu eta azterketa ezberdinak abian jartzeko erabiliko da. Begoña Tolosa Ogasun zinegotziak xehetu ditu aldaketak Bilkuran.
Kreditu aldaketa honetako diru kopuru nagusia asfaltatze lanetara bideratuko da: guztira 225.000 euro. Udalak 12 kaletako zoladura berrituko du: mantentze-lanak 8 kaletan (Pedro Tolosa, Iparragirre kalea, Eguzkitza sagardotegiko bidearen esparru publikoa, Donostia etorbidea, Bentaundi, Bizkaia kalea, Iurre auzoa eta San Frantzisko pasealekua), eta kale osoa hartuko duen asfaltatze-lan integralak, berriz, beste 4 gunetan (San Esteban auzoa, Rondilla kalea, Andre Mari kalea eta San Blas auzoan, hilerriko bidea). Guztira, jada aurrekontuan ezarritako 75.000 euroekin batera, 300.000 euroko inbertsioa gauzatuko da.
Horrez gain, Azoketan jarduera sozio-kulturalak garatzeko 43.000 euro ezarriko dira; gabonetako argiterirako 20.500 euro; kirolaren sustapenerako 10.300 euro; eta Agaramundu eta Euskal Herria Plazako eraikinen mantentze lanak burutzeko 10.400 euro.
Inbertsioez gain, hainbat azterketa gauzatuko dira: Tolosako landa auzoak ezagutarazteko eta bertan turismo aktiboa garatzeko azterketa egiteko 18.000 euro ezarri dira; Udaleko izapideen liburua eta UDATE herritarren arreta zerbitzua egokitzeko 18.000 euro; eta Bedaioko hilerrian azterketa teknikoa burutzeko 10.200 euro.
Aldaketa honetan txertatu da ere Udaletxeko langileen soldaten igoera gauzatu ahal izateko kreditua: 130.000 euro.
Hainbat talde eta elkarteren diru-laguntzak izendunak
Ogasun zinegotziak azpimarratu duen eran, hainbat talderi ematen zaien diru-laguntza era izendunean gauzatuko da “beren jarduna babestu eta bermatze aldera”. Hala nola, Caritasi 9.050 euroko diru-laguntza emango zaio; Harizpe elkarteari 6.500€, Iturritza elkarteari 6.100€, Bikarte elkarteari 893€, TAK arraun elkarteari 20.000€, Tolosa C.F.ri 100.000€ eta Euskal Fondoari 7.325€.
Begoña Tolosak nabarmendu du “egiten dituzten jarduerengatik, duten nortasunagatik, urte osoan zehar egindako ekintzak tarteko, eta jakina, komunitateari egiten dioten ekarpenagatik” proposatu dutela talde hauen laguntza izenduna izatea.
Kreditu gaikuntza ere burutu da Eusko Jaurlaritzako eta GFA-ko diru-laguntzak medio
Eusko Jaurlaritzatik eta Gipuzko Foru Aldunditik 49.350 eurotako diru-laguntza jaso da bi proiektu garatzeko: 47.235 eurorekin lagunduko du Eusko Jaurlaritzak Samaniego Ikastetxeko teilatuaren berritzea; gainontzekoa, 2.115 euro, Gipuzkoako Foru Aldunditik jaso da Charlevillerekin Udalak abian duen lankidetza garatzeko.