Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Alokairura bideratutako Babes Ofizialeko etxebizitzen eta hirigintza ondare moduan katalogatutako ondasunen hobariak onartu zituen Udalbatzak Osoko Bilkuran
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2019/02/27 | Idazkaritza
Tolosako Udal Musika Banda kontratatzeko prozedura abiaraztea, Haragi topaketako otorduen prezioa egokitzeko udal jardueren prezio publikoen ordenantza fiskalaren aldaketa eta 19.890 euroko kreditu aldaketa ere izan ziren mahai gainean.
3 mozio onartu ziren aho batez: “Bizitzak erdigunera”, 2019ko martxoaren 8ko Greba Feministaren aldeko mozioa; Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 43. urteurreneko mozioa; eta Tolosaldeko euskalgintzaren gobernantza eredu berriaren mozioa.
Bideoa amaieran.
10 puntuko gai zerrenda izan zuen hizpide Udalbatzak pasa den astearteko, otsailak 26, Osoko Bilkuran: kreditu aldaketa hainbat ekimen burutzeko, Tolosako Udal Musika Banda kontratatzeko prozedura abiaraztea, Haragi topaketako otorduen prezioa egokitzeko udal jardueren prezio publikoen ordenantza fiskalaren aldaketa, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa, eta hiru mozio: “Bizitzak erdigunera”, 2019ko martxoaren 8ko Greba Feministaren aldeko mozioa; Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 43. urteurreneko mozioa; eta Tolosaldeko euskalgintzaren gobernantza eredu berriaren mozioa.
19.890 euroko kreditu gehikuntza burutu zuen Udalak, bere osotasunean gerakinetatik finantzatua. Iurramendi egoitzara bideratutako aurrekontuari dagokio kopuru handiena, 14.650 euro guztira. Handitzen dira ere landa auzoetako taxi zerbitzuaren diru-partida 1.000 eurotan, Udal Musika Bandarena 1.590 eurotan, eta hondakin bilketara zuzendutako aurrekontua 2.650 eurotan.
Tolosako Udal Musika Bandaren kontratazioaren prozedurari hasiera eman zion Udalbatzak. Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi zuen Udal Musika Banda herrian “guztiz errotua” dagoen zerbitzua dela: “Bandak bere historian zehar herriaren kultur-bizitzan funtsezko garrantzia izan du, gure nortasunaren parte garrantzitsua da, eta herriaren sormen kultural zein musikalean zeresan handia du”. Hori medio, hogeita bost urterako zerbitzu kontratua onartu du Udalbatzak, urteko 147.000 euroko ekarpenarekin, herriari zuzendutako emanaldiak eskaintzen jarraitzeko.
Onartu ziren ere bi ordenantza fiskalen aldaketak: zerbitzuak eman eta urdal jarduerak burutzeagatikoarena eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarena. Lehenengoan, 'Haragi' otorduen prezioaren igoera onartu da, 45 eurotatik 50era, antolakuntzak sortzen dituen gastuak, ekitaldiaren tamaina handitzen doan heinean, igotzen doazela egiaztatuta. Bestalde, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza aldaketan bi hobari berri onartu dira: alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak egiteko eraikuntza berriko obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean %95eko hobaria, eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Ondare katalogatuaren barnean, udalerriko hirigintza ondarean barne hartzen diren ondasun eta elementuak, %60ko hobaria.