Andu Martinez de Rituerto Arregi, Tolosako alkate

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/17 | Idazkaritza
  • Bederatzi boto jaso ditu EH Bilduko alkategaiaren hautagaitzak; beste zazpi botoak Xarles Iturbe EAJko hautagaiarentzat izan dira.
 
Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin da gaur goizean. Ikusmin handia piztu du ekitaldiak, jendetza gerturatu baita udaletxeko pleno aretora.
 
Udal hautetsi guztiek kargua hartu ostean egin da alkatea izendatzeko bozketa. Aurretik, lehen aldiz zinegotzi izango direnek, herriko armarriaren intsignia jaso dute Joxe Mari Villanuevaren eskutik. Hain zuzen, PSEko ordezkaria izan da mahaiburu, zinegotzi helduena izanik.
 
Bi alkategaik aurkeztu dute alkate izateko hautagaitza, eta ezkutuko bozketa egin da. EH Bilduko Andu Martinez de Rituerto Arregiren hautagaitzak bederatzi boto-paper jaso ditu; EAJko Xarles Iturbe Pasabanenak, berriz, zazpi. Horrenbestez, Andu Martinez de Rituerto Arregi izango da datozen lau urteotan Tolosako alkate. Zortzi urtez alkate izan den Olatz Peon Ormazabalen eskuetatik jaso du aginte makila.
 
 
Hauxe izango da agintaldi honetako udalbatza:
  • Andu Martinez de Rituerto Arregi (EH Bildu)
  • Esti Kortejarena Ugarte (EH Bildu)
  • Goiuri Ezeiza Arandia (EH Bildu)
  • Ander Figuerido Zubiria (EH Bildu)
  • Josune Sanz Vidal (EH Bildu)
  • Aitor Agirresarobe Murgi (EH Bildu)
  • Kristina Pelaez Errazkin (EH Bildu)
  • Aitzol Garcia Azurmendi (EH Bildu)
  • Garbiñe Marzol Ormazabal (EH Bildu)
  • Xarles Iturbe Pasaban (EAJ)
  • Biotxa Agirre Ugalde (EAJ)
  • Leire Zubeldia Rezola (EAJ)
  • Xabier Balerdi Tolosa (EAJ)
  • Ainhoa Dominguez Landa (EAJ)
  • Patxi Amantegi Zubiria (EAJ)
  • Iker Uson Gonzalez (EAJ)
  • Jose Maria Villanueva Telleria (PSE-EE)
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA