Argi berdea, kirol instalazioen kontratua deuseztatzeko eta lizitazio berria martxan jartzeko prozedurei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/15 | Idazkaritza
  • Ezohiko osoko bilkuran onartu ditu bi erabakiok, EH Bilduren aldeko botoekin, eta EAJ eta PSEren abstentzioekin.
  • Emakidadunak 2022ko ustiapen kontuan aurkeztutako datuak ez onartzea erabaki du udalbatzak.

Joan den ostiralean Andu Martinez de Rituerto alkateak iragarri moduan, kirol instalazioak kudeatzeko orain arte indarrean izan den kontratua deuseztatu eta lizitazio berria martxan jarriko du Udalak. Atzo arratsaldeko ezohiko batzarrean onartu ditu udalbatzak bi erabakiak. Bideo honetan daude ikusgai alkateak emandako argibide guztiak:

Kontratuan jasotako datu ekonomikoak aldatzeagatik eta denbora luzez –eta etorkizunera begira ere, mugarik gabe– zerbitzua eman ez delako deuseztatuko du kontratua udalak. Hain zuzen, ezohiko batzarrean, 2022ko ustiapen kontuak ere ez onartzea ebatzi du udalbatzak, EH Bilduren eta PSEren aldeko botoekin. 

Kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio berriari ere onespena eman diete udal ordezkariek, EH Bilduren aldeko botoekin; aldiz, EAJk eta PSEk abstentziora jo zuten. Presazko izaera izango du prozedura honek, eta berehala izango dira argitaratuta pleguak. 

Gehienez ere bi urterako zerbitzu-kontratua izango da, trantsizio modura. Modu horretara, zerbitzuak bermatu nahi ditu udalak, etorkizuneko kudeaketa eredua definitzeko tartea izatearekin batera.

Atzo ebatzitakoaren ondoren, beste fase bat abiatuko da, eta prozedurek aurrera egin ahala emango da informazio gehiago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA