Datozen lau urteotarako udalaren antolaketa, definituta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/07/07 | Idazkaritza
  • Udalbatzak atzo arratsaldean egin zuen agintaldiko lehen osoko bilkura, udal antolaketa arautzeko. Informazio batzordeak eratu eta zinegotzien ardurak onartu ziren, besteak beste.

Tolosako Udalak datozen lau urteotan izango dituen egitura eta lan dinamika definitu ditu udalbatzak. Hiru lan-esparru zabaletan oinarritutako ereduarekin jarraituko da aurrerantzean ere, fintzen jarraitzeko asmoarekin, eta horiei lotutako batzorde informatibo iraunkorrak eratu dira: Antolakuntza (Kontuen Batzorde Bereziari dagozkion funtzioekin), Herritarrak eta Lurraldea. 

Batzorde horietako bakoitza zazpi zinegotzik osatuko dute: EH Bildu udal taldeko lau kidek, EAJ/PNV-ko bik, eta PSE/EE-ko ordezkariak. 

Lan-esparru bakoitzak barne izango ditu udaleko sailak eta azpisailak, eta horietako bakoitzak zinegotzi delegatu bana izango du, arlo hori koordinatzeaz arduraduko dena, eskumenak eskuordetuta izango dituzten gainerako zinegotziekin batera. 

Sailak eta zinegotzien ardurak

Kristina Pelaez Errazkin izango da Antolakuntza arloko arduradun; Lurralde esparruan Ander Figuerido Zubiriarena da zeregin hori; eta Herritarrei dagokienean, Aitor Agirresarobe Murgi izango da koordinatzaile. Gainerakoan, honela zehaztu da sailen antolaketa eta zinegotzien ardura:
 

Antolakuntza Lan-Esparrua: Kristina Pelaez Errazkin

  • Idazkaritzako Sailaren delegatuak, azpisailen arabera:

    • Idazkaritza Orokorra, Administrazioaren Modernizazioa, Kontratazioa eta Ondarea: Kristina Pelaez Errazkin.

    • Giza Baliabideak : Josune Sanz Vidal.

    • Erregistroa eta Informazioa, Herritarren Arreta Zerbitzua (UDATE): Garbiñe Marzol Ormazabal

    • Etxebizitza: Ander Figuerido Zubiria

  • Informatika eta teknologia Berrien sailaren delegatua: Kristina Pelaez Errazkin

  • Kontuhartzailetza eta Diruzaintza sailaren delegatua: Estitxu Kortejarena Ugarte

  • Udaltzaingo sailaren titularra, delegaziorik gabe: Andu Martinez de Rituerto Arregi

 

Lurralde Lan-Esparrua: Ander Figuerido Zubiria

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Mugikortasun, Ingurumen eta Trantsizio Energetikoaren sailak ondorengo delegatuak izango ditu, jarraian aipatzen diren azpisailen arabera:

  • Hirigintza eta obrak: Ander Figuerido Zubiria.

  • Jasangarritasun, Ingurumen. Mugikortasun, Trantsizio Energetikoa eta Landa Garapena: Aitor Agirresarobe Murgi

  • Obra eta Zerbitzuak: Ander Figuerido Zubiria.


Herritarren Lan-Esparrua: Aitor Agirresarobe Murgi

  • Gizarte Zerbitzu eta Osasun saila: Kristina Pelaez Errazkin

  • Garapen Ekonomiko eta Enplegu-Sustapen azpisaila: Estitxu Kortejaren Ugarte

  • Turismo, Merkataritza eta Azoken azpisaila: Aitor Agirresarobe Murgi

  • Euskara eta Euskaltegia azpisaila: Garbiñe Marzol Ormazabal

  • Gazteria eta Hezkuntza Politika azpisailak: Aitor Agirresarobe Murgi

  • Kirol Saila: Andu Martinez de Rituerto Arregi

  • Kultura azpisaila: Goiuri Ezeiza Arandia

  • Festetako azpisaila: Aitzol Gartzia Azurmendi

  • Komunitatea eta Gobernantza saila: Josune Sanz Vidal

  • Berdintasun saila: Goiuri Ezeiza Arandia

 

Alkateordeen izendapena, berriz, hurrenkera honetan egin da: Ander Figuerido Zubiria, Kristina Pelaez Errazkin, Aitor Agirresarobe Murgi eta Goiuri Ezeiza Arandia. Hain zuzen, lau alkateordeek Tokiko Gobernu Batzarra osatuko dute, alkatearekin eta Estitxu Kortejarena Ugarte zinegotziarekin batera.

Osoko bilkurako beste puntuetako bat alkatearen eta berak izendaturiko zinegotzi delegatuen dedikazioen araubidea onartzearena izan da. Hala, alkate-udalburuak eta hiru lan-esparruetako koordinatzaileek dedikazio esklusiboa izango dute, eta lanaldi erdikoa Kultura Azpisaileko eta Berdintasun Saileko zinegotzi delegatuak. EAJ/PNV bi zinegotzi izango ditu dedikazio esklusiboan, eta dedikazio partziala, berriz, PSE/EE udal taldekoak. EUDEL udalerrien elkarteak ezarritako irizpideen arabera, gehieneko ordainsaria baino %15 txikiagoa izango du alkateak, eta horren araberakoa gainerako zinegotziek.

Halaber, udaleko osoko bilkura, tokiko gobernu batzar, informazio batzorde, eta gainerako mahaien saioetako egutegiak finkatu ditu udalbatzak. Osoko bilkurak hilabeteko azken ostegunetan izango dira, 18:30ean; jai eguna balitz, berriz, bezperan ordu berean. Batzorde informatiboak osoko bilkuren aurreko asteko asteazkenetan egingo dira: Herritarrak (08:00-09:30), Lurraldea (09:30-11:00) eta Antolakuntza (11:00-12:30). Tokiko Gobernu Batzarrak, aldiz, asterartero egingo dira, 09:00etan.

Behin behineko pertsonalaren bi lanposturen izendapena ere egin da: alkatearen idazkariarena eta komunikazio arduradunarena.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA