Egun 19.667 biztanle ditu Tolosak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/03 | Idazkaritza
  • Azken Osoko Bilkuran azken zifra ofiziala onartu zen eta aurrera egin zuten jarduera ezberdinetara bideratutako kreditu gehigarriek ere.

 

Ostiral arratsaldean ospatutako Osoko Bilkuran 2. puntua, udaleko kideen informazio publikoko eskubidea arautzen duen erregelamendua bertan behera uztea erabaki zen, EH Bilduk araudi berria aztertzeko tarte gehiago izan dezan.

Tolosako Udalak inoiz ez du izan horrelako araudirik eta honen helburu nagusia da zinegotzi guztien informazio eskubideak bermatu eta arautzea eta zinegotzi guztiei, gobernukide zein oposizioko kideei, espediente guztiak kontsultatzeko aukera ematea, gardentasuna irizpideei eta administrazio elektronikoaren ezarpenari dagokionean. Halaber, informazio eskaeren prozedurak eta txostenak egiteko eskariak ere arautuko ditu dokumentuak.

 

19.667 biztanle ditu Tolosak:

Ostiraleko Osoko Bilkuran onartutako beste puntuetako bat izan zen Tolosako biztanle kopuruaren azken zifra ofiziala, 2019ko urtarrilaren batekoa. Dagoeneko Tolosak 19.667 biztanle ditu eta 20.000 biztanleko muga gainditzeak aldaketak ekarriko lituzke korporazioan, eta legez eman beharreko zerbitzuetan ere bai.

Era berean, hainbat jarduera ezberdinetara bideratu diren kreditu gehigarriak ere azaldu eta onartu ziren azken plenoan. Guztira, 42.000 euro gehitu dira diru-partida ezberdinetara hainbat ondorengo jardueretarako:

  • 10.000 euro kirol arlorako: 3.000 Tolosa-Valladolid futbol partidurako eta 7.000 kirol ekintzetarako.

  • 12.000 euro Olentzeroren basoko berrikuntzetarako.

  • 18.500 euro Ekintzailetzari lotutako negozio eredu berrien azterketarako.

  • 1.500 euro udal barruko altzariak berritzeko.

 

Amaitzeko EH Bilduk aurkeztutako Lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko grebari buruzko mozioak ez zuen aurrera egin, EH Bilduren aldeko 8 boto eta EAJ-PNVren eta PSE-EEko zinegotzien kontrako 9 boto jasota. Alkateak nabarmendu zuenez “grebak izaera erabat politikoa izan du eta aurkeztutako mozioan aipatzen diren gutxieneko soldata eta pentsioen gaiek ez dute zerikusirik Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren jardunarekin eta beraz, ebazpen proposamenak ez du aplikagarritasun juridikorik; EAJ beti egon da eta egongo da pentsio, bizitza eta lan baldintza duinen alde, EAJ izan da pentsiodunentzat azken igoera proposatu eta lortu duen alderdia, berdintasun eta elkartasun kontzeptuak gure jardun politikoaren ardatz nagusi dira eta gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa eskumenak gureganatzearen alde lanean dihardugu eta jarraituko dugu Madrilen ezinbesteko tresna delako gizarte-babeseko politikak garatzeko eta pertsona guztien bizi kalitatea hobetzeko, gero eta autonomia maila altuagoa izan orduan eta ongizate maila altuagoa izango dugulako gure herrian, eta helburu eta konpromiso horrekin egin dugu lan ordezkaritza dugun erakundeetan eta ildo beretik lanean jarraituko dugu, Tolosan, Gipuzkoan, Euskal Herrian Madrilen eta baita Europan ere”.

Fitxategiak: 
PDF icon Mozioa_EHBildu.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA