Gorriti plazako eremuaren eraberritze integralean aurrerapausoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/27 | Idazkaritza
  • 682.000 euroko kreditu aldaketa onartu da Oyarbideko eranskina erosi eta eraisteko eta Gorriti plaza berritzeko eta beste 47.000 euro Usabaleko 3. fasearenazterketarako.


Legealdi Planean jasotako egitasmo estrategikoetako bat da RC2 gunearen berroneratze integrala. Urratsak egiten jarraitze aldera, eta Alde Zaharra biziberritzearen aldekoapustuan, 682.000 euroko kreditu aldaketa egitea onartu zen atzoko Osoko Bilkuran. Kreditu aldaketa honekin, Udalak Oyarbide eraikineko eranskina bereganatu eta eraitsiko du eta lan horien ondotik, Gorriti plaza berritu egingo da. Lanak datorren urtean hasiko dira.


Era berean, atzoko Osoko Bilkuran aho batez onartu zen 47.000 euroko kreditu aldaketa egitea Usabaleko 3. fasearen azterketarako. Guztira, beraz, 729.000 euroko kreditu aldaketa egitea onartu zen.

Halaber, Ogasun zinegotziak, Begoña Tolosak, egindako beste kreditu aldaketa batzuen berri eman zuen atzo, besteak beste, 17.000 euro Osoko Bilkura semipresentzialetarako eta 214.000 euro hirigintzako eskakizun eta lan ezberdinetarako:


- Haizeteek sortutako kalteei erantzuteko.
- Eraikin ezberdinetan gauzatu behar izan diren mantentze lanetarako.
(Hezetasunak….)
- Amarotzeko urbanizazio eta aterpearen proiekturako.
- Musika Eskola atzean sortuko den bizikleta aparkaleku berrirako.


Bidebide enpresaren kontratua 3 hilabetez luzatu da covid19aren ondorioak arintzeko

Udaltzaingoko plantilla egonkortu eta hutsik dagoen plaza bat betetzeko, zerbitzua modu egokian eskaintzen jarraitze aldera, 2020an hautaketa prozesua hasi nahi du Udalak. Hautatze eta prestatze prozesua lankidetzan gauzatzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin hitzarmena sinatzea onartu zen atzokoan.

Era berean, Osoko Bilkuran onartu ziren beste puntuetako batzuk dira: Tolosako Merkataritza eta ostalaritza sektoreak indarberritzeko abian jarritako diru laguntzen harira Tolosako Udalaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoan aldaketa egitea; Erretengibel SAUren aktibo eta pasiboen lagapena Tolosako udalaren alde onartzea edota Euskal Herria plazako hotela eta jatetxe-kafetegia ustiatzeko obra eta zerbitzu emakidaren kontratuaren oreka ekonomiko-finantzarioa berraztertzea eta Bidebide enpresaren kontratuaren epea 3 hilabetez luzatzea covid19aren pandemiak sortutako egoeraren ondorioz enpresak jasandako galerak kontuan izanda.

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa berrituta

Korporazioak Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa berritu zuen atzoko bilkuran, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunari lotutako mozioa aho batez onartuta.

Beste bi mozio ere jorratu ziren atzo. Bata, Euskararen Nazioarteko Egunari lotutakoa eta bestea Mendebaldeko Saharan bizi den egoerari buruzkoa. Lehena, aho batez onartua izan zen eta bigarrenaren kasuan, PSE-EEk aurkeztutako mozioa gai zerrendatik kendu egin zen eta gai beraren inguruan Euskal Fondoaren idatzia irakurri eta onartu zen EAJ-PNV eta EH Bilduren aldeko botoekin.
 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA