Ohiko Osoko Bilkura martxoaren 25ean, ostegunean, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/23 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du  martxoaren 25ean, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:

1.    Akta hau onartzea:
    2021eko otsailaren 25eko Ohiko Osoko Bilkurakoa (Akta elektronikoa).
2.    Datu pertsonalen babesaren eta informazioaren segurtasunaren inguruko egokitzapena egitea: Dokumentuak onartzea eta segurtasun batzordea eratzea eta osatzea.
3. Hasierako onarpena ematea Tolosako Udaleko Berdintasun  Kontseilua arautzeko Erregelamenduari.
4.    Onartzea ostalaritza-jarduerei lotutako terraza-azalerak handitzeko hartutako neurrien bigarren luzapena; osasun-krisiaren ondorioz hartu ziren neurri horiek 2020/740 Alkatetza Dekretuan.
5.    EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, Goi tentsioko linearen proiektuari buruzkoa.
6.    Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira, gehieneko edukiera kontuan izanda.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA