Tolosako Udalak elkartasuna adierazi die Moriako errefuxiatuei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/25 | Idazkaritza
  • Tolosako Udalak “harrera hiritzat” du bere burua eta pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna azaldu du eta elkartasuna adierazi die haien bizilekuetatik alde egin behar izan duten pertsonei.


Atzoko Osoko Bilkuran berriki Morian gertatutako sutea dela eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko eta errefuxiatuak hartzeko prestutasuna azaltzeko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez Tolosako udalbatzak.

Bost urte dira, Morian, Grezian pertsona errefuxiatuentzako eremua sortu zenetik. Eremua kontrolik gabe hazi eta hazi da azken urteotan, 3.000 pertsonentzat sortu eta egun 12.000 lagun ditu. Bitartean, Europak bestea aldera begiratu eta estatuen pertsona errefuxiatuak artatzeko konpromisoa alboratu dute.

Hirugarren sektoreko eragileek eta gobernuz kanpoko erakundeek behin eta berriro salatu dute Morian bizirauten duten pertsonen baliabide falta. Mundu mailako osasun alarma egoerak eta azkenaldiko eraso ultraeskuindarrek bizi baldintza horiek zaildu egin dituzte.

Eta azkenean Moria lehertu da. Lau sute txikirekin hazi zena sute erraldoia bihurtu zen, Europako errefuxiatuen esparrurik hanciena errez.

Orain 12.000 lagunetik gora sakabanatuta daude Moria inguruan, haurrak galduta, ur eskasia...

Elkarte eta erakundeak egoeraren mapeoa egiten ari dira, pertsona errefuxiatuak non pilatu diren aztertzen eta janaria nola banatu eta haiengana nola heldu baloratzen. Lan hori egiten ari direnen artean, Zaporeak-eko kideak daude, gaur egun zerbitzu oinarrizko bat ematen dauden erakunde bakanetakoak direlarik.

 

Horiek horrela Tolosako Udalak, honakoa adierazten du:

 

  1. Tolosako Udalak “harrera hiritzat” du bere burua, eta elkartasuna adierazi nahi dien haien bizilekuetatik alde egin beharrean diren pertsonei. Eta gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna adierazten du, baita konpromiso bera duten beste erakundeekin lan egitekoa ere.

  1. Tolosako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bat, iheslariak hartzeko eta integratzeko harrera planari eusteko konpromisoa berresten du, eta xede hroretarako estrategiak, programak eta baliabideak zehaztuko ditu, baita erakundee eta gizarte antolakundeeen arteko elkarlanerako esparruak ere.

  1. Tolosako Udalak, Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei eskatzen die har ditzatela premiazko neurriak krisi humanitario honi erantzun aktiboa emateko, elkartasuna eta justizia oinarrian direla, eta politika bateratu bat egin dezatela inmigrazioa eta asilo arloan, pertsonei lehentasuna emanez eta giza eskubideen zaintza bermatuz. Gerra hauetatik ihes egiten duten edo tragedia hau aprobetxatzen duten mafien biktima diren pertsonak hartzeko beharrezko bitartekoak bidera ditzatela ere eskatzien die.

  1. Tolosako Udalbatzak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Moriako tragediaren aurrean jarrera aktiboa eta solidarioa har dezatela eta haren ondorioak arintzeko eskura dituzten bitartekoak bidera ditzatela eskatzen die.


 

Halaber, atzoko Osoko Bilkuran bi mozio onartu ziren. Urriaren 17ko Pobrezia Desagerrazteko Nazioarteko Egunaren harira, 2 mozio aurkeztu ziren, EH Bildurena bertan behera geratu zen eta EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek aurkeztutakoa onartu zen. Servini epaileari elkartasuna adierazteko mozioak ere aurrera egin zuen EH Bildu eta EAJ-PNVren aldeko botoekin.

Plenoan onartutako beste puntu batzuk: Kultur arloari lotutako 2 aurrekontu kreditu berriro erabilgarriak aitortzea, soldadu kaleko 8ko eraikineko terrazen kasuan udalarena den zatia erregularitzako espedientea, Iurramendi Egoitzaren eraikinei lotutako Udal Ondasun Erroldan zuzenketak egitea, Iurramendi Egoitza Erakunde Autonomoa desegiteko prozesuari hasierako onespena ematea eta Tolosa Lantzen desegin ahal izateko honek dituen aktibo eta pasiboak Tolosako udalaren esku uztea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA