Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Udal eraikin sozio-kulturalak berritu eta berrantolatzeko plangintza aho batez onartu du Udalbatzak
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2019/06/05 | Idazkaritza
Azterketa, Tolosatzen parte-hartze prozesutik eratorria, 18 gune eta 33 zerbitzuri buruzkoa da. Jasotzen ditu udal ekipamendu bakoitzak gaur egun duen egoera, dituen zerbitzuak eta etorkizunean izan ditzakeen aukerak. Era berean, aztertzen ditu gaur egungo zerbitzuak, dauden beharrak eta 10 urteko epean sor daitezkeenak. Epe ertaineko plangintza estrategiko bat definituko da orain, horiek moldatu eta eguneratzeko.
Beste hainbaten artean, Kultur Etxean liburutegia eta balio anitzeko areto bat kokatzea adostu da; Gorosabelen kultur baliabideak, musika eskola edota Aitzol Euskaltegia; Aranburu Jauregian erakusketa gela, Udal bulegoak eta Artxiboa; edota Iturritza Jauregian euskalgintzako elkarteentzako guneak.
Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu zuen udalbatza osatzen duten talde guztien inplikazioa eta adostasuna: “urte askotako aurrekontuetan eragina izango du, eta bere etorkizuna eta egikaritzea bermatzeko, adostasuna ezinbestekoa da. Orain mapa orokorra dugu, bisio estrategiko bat eta partekatua gainera, alderdi politiko, eragile kultural eta herritarrekin”.
Osoko Bilkuraren bideoa amaieran.
Tolosako Udal Ekipamenduen azterketa gauzatua dago eta orain alderdi politikoak behin betiko plangintza lantzen dihardute. Hala, pasa den asteartean, ekainak 4, ospatutako Osoko Bilkuran, azterketaren ardura duen Hiritik at enpresak azterketaren emaitzak xehetu zituen eta Udalbatzak aho batez onartu zuen Udalaren jabetzako eraikinak berritu eta erabilerak antolatzeko irizpide orokorrak jasotzen dituen plangintza. Azterketa Tolosatzen parte-hartze prozesutik abiatu zen.
Olatz Peon Ormazabal alkateak nabarmendu zuen udalbatza osatzen duten talde guztien inplikazioa eta adostasuna: “urte askotako aurrekontuetan eragina izango du, eta bere etorkizuna eta egikaritzea bermatzeko, adostasuna ezinbestekoa da. Inoiz ez da udal ekipamenduen inguruko lanketa espezifikorik egin; orain mapa orokorra dugu, bisio estrategiko bat eta partekatua gainera, alderdi politiko, eragile kultural eta herritarrekin”. Olatz Peon Ormazabalek aditzera eman duenez, prozesu honen helburua, alde batetik, Tolosako Udal kultur ekipamenduen epe ertaineko beharrei buruzko ikerketa egitea izan da eta bestetik, hauek asetzeko baliabideak identifikatzea eta epe ertaineko plangintza estrategiko bat definitzea, horiek moldatu eta eguneratzeko.
Azterketa 18 gune eta 33 zerbitzuri buruzkoa da. Jasotzen ditu udal ekipamendu bakoitzak gaur egun duen egoera, dituen zerbitzuak eta etorkizunean izan ditzakeen aukerak. Era berean, aztertzen ditu gaur egungo zerbitzuak, dauden beharrak eta 10 urteko epean sor daitezkeenak. Horrekin guztiarekin proposamen bat egin du Hiritik At enpresak, azterketaren ardura duenak, espazio horiek optimizatzeko, horien erabilera hobetzeko eta, horrela, tolosarrei zerbitzu hobea eta beste alternatiba batzuk eskaintzeko.
Lana bi fasetan burutu da: lehenengoan egoeraren diagnostikoa, udal ekipamendu eta jardueren diagnostikoa eta horiek berrantolatzeko proposamena, eta bigarrenean, berrantolaketarako ekintza-plana. Hain zuzen, Udalbatzak onartu berri duena. Lanketa udal ordezkari, teknikari eta herritarren parte-hartzearekin egin da, azken hau, tolosatzen prozesuaren baitan burututako foroan.
Egun, arazo nagusi gisa identifikatzen dira eraikinen egoera zaharkitua, gain-okupazioa, azpi-erabilerra eta koherentzia falta.
Eraikinen azterketarako honako adierazleak izan dira kontuan: izaera, programa arkitektonikoa, kudeaketa eredua, jardueren aldaketak, bide orria, aurrekontua eta parte-hartzaileak.
Honakoak dira proposamenak maila orokorrean, zortzi eraikin estrategikoei dagozkienak:
HITZAREN ETXEA (lehenagoko kultur etxea): Liburutegia eta balio anitzerako aretoa
GOROSABEL ZAHARRA: Kultur baliabideak, Musika eskola eta Aitzol Euskaltegia
ARANBURU JAUREGIA: Erakusketa gela, Udal bulegoak eta Artxiboa
ERROTA: Bidaiarien txokoa eta Gazte Topagunea
ABASTOS ETA EMETERRIO ARRESE: Elkartegintza eta parte hartzea
FERIALEKUA: Kirol jarduerak eta erabilera anitzerako gunea
UNIPAPEL: Gaur egungo erabilerak + Industria sortzailerako espazioa
*EUSKARAREN ETXEA – ITURRITZA: Aitzol Euskaltegia (aukera) eta euskalgintzako elkarteentzako espazioa
Kasua edozein delarik ere, hobetzeko eta egokitzeko obrak egin beharko dira; hortaz, proiektuak urte askotarako inbertsioak beharko ditu. Aurreikusten da, guztira 11 milioi euroko inbertsioa beharko dela eraikinok eguneratzeko.
Diseinu eta kudeaketa partekatua ekimenaren “aktibo garrantzitsutzat” barneratu ditu Udalbatzak, eta berau bisualizatzeko eraikin sozio kulturalei eta bertan gauzatzen den jarduna isladatuko duen marka bat sortzea proposatu du azterketaren enpresa arduradunak.
18 udal ekipamendu aztertuta, 33 zerbitzuri begira
Azterketak, funtsean, bi osagai nagusi ditu: Tolosak gaur egun dituen ekipamendu soziokulturalen katalogoa eta eskaini beharreko zerbitzuak. Helburua da bi osagai horiek ahalik eta modurik efizienteenean batzea, udal espazioen erabilera hobetzeko eta, horrela, tolosarrei zerbitzu hobea eta beste alternatiba batzuk eskaintzeko.
Udal ekipamenduen azterketak 18 gune hartzen ditu, eta azaltzen ditu bakoitzak gaur egun duen egoera, dituen zerbitzuak eta etorkizunean izan ditzakeen aukerak. Hauexek dira: Kultur Etxea, Gorosabel Zaharra, zezen-plaza, Ferialekua, Aranburu jauregia, Errota, Emakumeon plazako lokalak (garai bateko Korazonistetan), Abastos, Sevendenea izeneko eraikina, Arkauteko txaleta, Zuloaga Txiki, Nafarroa etorbideko lokala, Unipapel, Errretengibeleko lokala, Korreo kaleko lokala, Emeterio Arresekoa, Leidor aretoko solairuartea eta Elkano kaleko 15-16ko lokala.
Era berean, aztertzen ditu gaur egungo zerbitzuak, dauden beharrak eta 10 urteko epean sor daitezkeenak. Alegia, gaur egun zer zerbitzu ematen diren, horien gaurkotzea edo zabalpena, eta etorkizunari begira aurreikusitakoak. Hauexek dira: Musika Eskola, Kzgunea, familia elkargunea, liburutegia, erakusketa-gela, erraldoi eta buruhandien biltegia, toloboleia, gimnasia erritmokoa, erabilera askotako gunea, skate/parkour-eko gunea, udal lan-taldearen biltegia, kale-garbiketakoena, ibilgailuen gordailua, tokiko komunikabideen lokalak, elkarteena, sortze-industriarako espazioa, udal bulegoak, erabilera askotako aretoa, tailerrak, bilera-gelak, artxiboa, Tolomendi, Tolargi eta Tolosagasaren egoitzak, Erretengibeleko bulegoa, parte hartzeko gunea, Aitzol udal euskaltegia, Emakumeen Etxea, gazte topagunea, herritarrak atenditzeko zerbitzua, musika-entseguetako lokalak, eta ingurumen-zentroa.