Udalak 2018ko azaroko Osoko Bilkuran jorratutakoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/05 | Idazkaritza

Osoko Bilkuraren bideoa amaieran

Osoko Bilkuraren kronika irakurgai.

Udalak Ohizko Osoko Bilkura egin zuen abenduaren 4an, asteartea, eta honakoak jorratu ziren bertan:

  1. Ondorengo akta onartzea: 2018ko urriaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
  2. Euskara ikasten ari diren tolosarrei diru-laguntzak emateko arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa hasieraz onartzea.
  3. Euskararen erabilera normalizatzeko plana 2018/2022. VI Plangintzaldia onartzea.
  4. Ordenantza aldaketa hasieraz onartzea. Etxe abereen arau-hauste larrien zigorrak ezartzeko eskumena Gobernu Batzarrari ematea.
  5. Tolosako Musika Banda Elkarteak gaur egun egiten dituen jarduerak Tolosako Udalak bere gain hartuko dituenaren berariazko zerbitzuaren aitorpenaren memoriaren onespena.
  6. Onartzea kudeaketa gomendioaren hitzarmena, Donostiako Musika eta dantza eskolaren eta Tolosako Udalaren artekoa, Lan poltsak modu bateratuan kudeatzekoa, hauek musika eta dantza ikastetxeetan erabili daitezen.
  7. Musika Eskolako  irakasleen zuzendaritzako eta Idazkaritzako ordu lektiboen gehikuntza onartzea.
  8. Tolosako udaleko herritarrentzako arreta zerbitzua (UDATE) arautzen duen ordenantza hasieraz onartzea.
  9. 2019 urterako taxien tarifak berrestea.
  10. Emendakina jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta aprobetxamendu bereziari dagokion tasen ordenantza fiskalen 2019rako aldaketaren hasierako onarpenari.
  11. Onartzea Tolargi S.L. enpresak pabiloia erosteko eskatutako mailegua.
  12. 2018/2023 (2018/14 kreditu gaikuntzak), 2018/2032 (2018/15 kreditu transferentziak) eta 2018/2033 (2018/16 kreditu gehigarriak) dekretuen jakinarazpena.
  13. 2018ko aurrekontuaren 3. hiruhilabeteko exekuzioa berri ematea.
  14. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 1etik 31era.(2018/1.864 – 2018/2.054).
  15. Orixe institutuaren eraikuntza ahalik eta azkarren hastea  eskatzeko mozioa.
  16. 2018ko euskararen nazioarteko egunerako adierazpen instituzionala.
  17. A25eko mozioa: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna.
  18. Herritar talde batek aurkeztutako idatzia: "Oriol Junquerasekiko elkartasuna".
  19. Galderak eta eskaerak.

Azaroko Osoko Bilkuraren bideoa:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA