Zarata eta Bibrazioei buruzko Udal Ordenantza behin betikoz onartuta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/04/28 | Idazkaritza
  • Halaber, apirileko Osoko Bilkuran, 2023-2024 ikasturterako prezio publikoen aldaketa onartu da. Musika Eskolako, Kultur Tailerretako eta Euskaltegiko prezio publikoak %3 igoko dira, KPIaren azpitik egungo testuingurua dela eta.

 

Apirileko Osoko Bilkuran onartu ditu Udalbatzak 2023-2024 ikastuterako prezio publikoak. Egungo testuingurua dela eta, prezio publikoen aldaketarako KPIa erreferentzia modura hartu izan bada ere, KPIaren azpitik igoko dira prezio publikoak. Gauzak horrela, Musika Eskolako, Kultur Tailerretako eta Euskaltegiko prezio publikoak %3 igoko dira ikasturte berrian.

Familia ugariei dagokienez, %50eko hobaria jaso dezaten, matrikula egitean aurkeztu beharko dute familia ugarien ziurtagiria.

Musika Eskolaren kasuan, zerbitzuen taula ere egokitu da modu argiagoan azaltzeko eskaintzen diren zerbitzuak. Kultur Tailerretan ere, modu argigoan zehaztu dira ordainketa epeak eta Euskaltegian eskaintzen diren zerbitzuak ikasleen behar eta eskarietara egokitzeko, moduluen prezioa orduka ezarri da eta materialaren prezioa ere zehaztu da, ikasleen neurrira egindako ikastaroak eskaintzeko helburuarekin.

Zarata eta Bibrazioei buruzko Udal Ordenantza behin betikoz onartuta

Urtarrilean hasieraz onartu zen Zarata eta Bibrazioei buruzko Udal Ordenantza berria. Agerraldi publikoan egon den bitartean helegiterik egon ez denez, behin betikoz onartuta geratu da. Ordenantza berri honen helburu nagusia da herrian aplikatzeko kutsadura akustikoari eta bibrazioei buruzko tokiko arautegia zehaztea, kutsadura akustikoa prebenitu, murriztu eta zaintzeko, Tolosako udal-mugarteko herritarrentzat, ondasunentzat eta ingurumenarentzat zarata eta bibrazioek sor ditzaketen kalteak eta eragozpenak ekiditeko eta murrizteko helburuarekin.

Guztira, 8 atal ditu ordenantzak eta arlo ezberdinak arautzen dira: ingurumeneko zarata, jardueren erregulazioa, eraikinentzako erregulazioa, bide publikoko instalazio eta jarduerak, motordun garraioaren zirkulazioa... aplikazio eremua zehazteaz gain, kalitate akustikoaren helburuak, zarataren eta bibrazioen mugak eta mugen balioak, neurketak egiteko metodologiak eta salbuespenak zehazten dira. Baita ere, hartu beharrekoa prebentzio neurriak ere.

Ordenantza behin betikoz onartuta, orain, Zarataren Mapa eguneratzeari ekingo dio udalak, ondoren, Ekintza Plan zehatza garatzeko.

Amaiatzeko, LAB sindikatuak 2022ko abenduaren 15eko, Giza Baliabideen Arrazionalizazio Planean borondatezko erretiro aurreratuari buruz jasotako neurriak indargabetzen eta ondoriorik gabe uzten dituen, akordioaren aurka jarritako auzi-errekurtsoan Tolosako Udala pertsonatzea ere onartu zen apirileko Osoko Bilkuran.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA