Tolosaldeako 12. IKT Astea urriaren 19tik 23ra izango da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/15 | Informatika
  • Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) inguruko zortzi ikastaro antolatu dira aurten, guztiak doakoak.

  • Ikastaroak edozein herritarrentzat dira, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea.


 

Tolosaldeako Lehiakortasuna eta Berrikuntzarako Foroak, beste urte batez antolatu du IKT Astea. Aurtengoa urriaren 19tik 23ra izango da. 12. edizioa izango da eta zortzi ikastaro antolatu dira guztira, goizez eta arratsaldez, informazio eta komunikazio teknologien inguruan. Webguneen errentagarritasuna, datuen kudeaketa, produktibitatea, marketin digitala, zibersegurtasuna edo sare sozialen erabilerari buruzko ikastaroak egin ahalko dira, besteak beste.

Enpresa industrialez gain, eskualdeko merkatari eta herritar guztiei zabalduta dago deialdia. Aurtengo egoera dela-eta, goizez emango diren ikastaro guztiak online izango dira, bideokonferentzia bidez. Eguerdian diren ikastaroak Villabonako KZ Gunean izango dira, eta arratsaldeetakoak Lehiberri Zentroan.

Ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Informazio gehiagorako idatzi lehiberri@tolosaldea.eus helbidera edo deitu 943 65 45 01 zenbakira.

Fitxategiak: 
PDF icon egitaraua

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA