Wifi publikoaren lehen 7 puntuen datu onen ondotik, zerbitzua zabalduko du Udalak beste hainbat gunetara

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/12 | Informatika

  • Lehenengo fase honetan, udaletxean, liburutegietan, kultur etxean, Pablo Gorosabeleko eraikinean, Abastosen eta Usabal polikiroldegian ezarri da doako WIFIa. 2018an beste 7 puntutara zabalduko da zerbitzua.
  • Egunean, 8 orduz eta 512kBeko abiaduran sarera sarbidea du erabiltzaile bakoitzak.

  • Gipuzkoako beste 9 herritan ere doako WIFIa dute tolosarrek sistema honekin.

 

Tolosako Udalak doako WIFI zerbitzua jarri zuen abian uztailean hainbat eraikin publikotan. Udaletxera, liburutegietara, kultur etxera, Pablo Gorosabeleko eraikinera, Abastosera edo Usabal polikiroldegira joaten den edonork WIFIa bere eskura du. 1500 erabiltzaile finko inguru lortu ditu jada zerbitzuak lehen 5 hilabeteotan. Guztira, 5000tik gora konexio eman dira; hilabetero joan da goruntz datua: abuztuan 879 izan ziren, irailean 1202 eta urrian 1313. Zerbitzua, eguneko, 113 minutuz erabiltzen da bataz beste eta honakoak dira puntu erabilienak: Aranburuko Udal Liburutegia, Kultur Etxea, Udala eta Gorosabel.

Zerbitzuaren erabiltzaile izateko, erregistro azkarra egin behar da euskarriaren (mugikorra, pc, tableta...) bitartez. Abiadura mugatuta dago, egunean zortzi ordutan zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izango du erabiltzaile bakoitzak, eta 512kBeko abiaduran.

Jada bigarren fase batean pentsatzen ari da Udala eta beste eraikin batzuk 2018an garatuko den proiektuaren bigarren fasean sartu dira: Oriaburu eraikina –coworking gunea-, Usabalgo polikiroldegiaren barrualdea, Berazubiko kirol instalazioak, Trianguloa, Leidor aretoa eta Emeterio Arreseko lokal soziokulturala, besteak beste.

 

Mugikor zenbakiaren eta emailaren bidez

Zerbitzu hau erabiltzeko, mugikor zenbakia eta email kontua besterik ez da behar. Sarera konektatu eta Udalaren webgunera sartzeko aukera izango da lehendabizi, klaberik sartu gabe. Harago joan nahi duenak, bertan erregistratu beharko du, izen-abizenak, NAN zenbakia eta mugikor zenbakia jarriz. Sistemak, mezu baten bidez, kode bat bidaltzen du eta hori sartutakoan, jada erregistroa burutua dago. Pasahitza nahi denean alda liteke. Momentu honetatik aurrera, erabiltzaileak eraikin publiko horietan zerbitzu hau erabiltzeko aukera askea izango du, mugikorrak duen WIFIaren ikurrari klik egitearekin batera.

 

Beste herriekin elkarlanean

WIFI zerbitzuan erregistratzen den orok abantailak izango ditu Tolosako mugak zeharkatuta ere. Izan ere, proiektu hau beste hainbat herrirekin elkarlanean garatu da eta horren ondorioak izango ditu erabiltzaileengan.

Tolosarekin batera, Zumarragak, Andoainek, Hernanik, Lasarte-Oriak, Errenteriak, Aretxabaletak, Arrasatek, Pasaiak eta Urnietak hartu dute parte ekimenean, eta horri esker, tolosarrek erabilgarri izango duten sarea handitu da. Udalerri hauetara joatean, Tolosako WIFIko erabiltzaile eta pasahitz berarekin, bertako sarea erabiltzeko aukera dago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA