Kontzertua izango da ostiralean San Inazio sendategi-baserrian

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/27 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

● Iñaki Labakak eskainiko du beste musikari batzuekin batera.
● Eremu hori txukuntzeko eta hobetzeko lanak egin berri ditu Udalak. Landare inbaditzaileak kendu eta bertako espezieak landatzeaz gain, atsedenlekuak egokitu dira, herritarrei aterpe klimatiko bat eskaintzeko asmoz.

Uztailaren 31n, ostiralean, Iñaki Labakak emanaldia eskainiko du San Inazio sendategi-baserrian beste zenbait musikarirekin batera; 11:00etan izango da kontzertua, Uzturre azpian kokatutako eremu honetan. Emanaldia inguru hori berreskuratzeko lanetan aritu den boluntario taldeak antolatu du.

Hain zuzen, berreskuratze lan horri bultzada eman zaio azken garaian, eremua txukuntzeko zenbait lan egin baitu Tolosako Udalak, Naturklima Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Duela hamarkada bat, han zegoen pinudia kendu eta landaketak egin ziren; eta basoa berreskuratzen jarraitzeko jarduketa horretan, landare inbaditzaileak kendu eta bertako espezieak landatzeaz gain, atsedenlekuak egokitu dira, herritarrei aterpe klimatikoa eskaintzeko asmoz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA