Aurtengo erreka garbiketa lanak gauzatuta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/03 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • 2020ko urteko-plangintzan jasotako eta aurreikusitako lanez gain, Olarrainen eta Pisuagan garbiketa lanak ere egin dira eta Foruen etorbideko zubian, Eguzki ekologista taldearekin elkarlanean, sareak jarri dira, lurreko zaborrak errekara erori ez daitezen.

  • Udal gobernuaren asmoa da, azken urteotan kontratu txiki bidez egindako erreka garbiketa lanak udaleko plangintzan eta egituran egonkortzea lan horiek esleitzeko pleguak prestatuta.

 

 

Azken urteotan Tolosako Udalak erreka garbi mantentzeko hainbat inbertsio egin ditu. Aurten boluntarioekin egin ohi diren garbiketa saioak ezin izan dira egin eta udalak urteko plangintzan jasoak zituen esku hartzeak atzeratu egin dira denboran, baina erreka garbitzeko lan guztiak eginak daude dagoeneko.

Urriaren 13an Armeria plazaren eremuan zabor bilketa lanak egin ziren urteko plangintzari jarraiki eta aurreikusitako lanez gain, martxoan, Olarrainen eta Pisuagan ere garbiketa lanak egin ziren. Pisuagako iturriaren ondoko eremua, esaterako, auzolanean garbitu zen.

Era berean, Zubiberrian, Eguzki ekologista taldearekin elkarlanean sareak jarri dira zubiko baranden azpialdean lurreko zaborrak errekara erori ez daitezen. Asmoa da, egitasmo honi jarraipena ematea.

 

Erreka garbiketa lanak udaleko plangintzan eta egituran egonkortzeko urratsak

Alor honetan egindako ibilbidea ezagutzeko eta aurrera begirako asmoak ulertzeko, atzera begiratu eta egindakoaren errepasoa egitea ezinbestekoa da.

2003. urtean egin ziren lehen aldiz Tolosan Oria ibaiaren garbiketa lanak ikasle zein herritar boluntarioekin. Garbiketa lan horiek gaur egun ere egiten dira, uraren egunaren harira egiten diren sentsibilizazio kanpainekin batera, herritarrak kontzientziatzeko asmoz.

2015. urtean garbiketa lanak indartzeko, Tolosako Udalak hitzarmena sinatu zuen URA Ur Agentziarekin. Hitzarmen horri esker, urtero, erreka eremuak zaintzeko eta garbitzeko eta landare inbasiboei aurre egiteko plangintza partekatu bat egiten da eta plangintza hori oinarri hartuta antolatzen ditu udalak erreka garbitzeko saioak ikastetxe eta herritar boluntarioekin.

Hainbat eremutan, baina, boluntarioekin bakarrik esku hartzea ezinezkoa da, horregatik, 2017.urtean pauso kualitaboa ematen du udalak eta errekaren garbiketa lanak egiteko enpresa bat kontratatzen du, errekaren garbiketa lanak profesionalizatuz. 2017az geroztik, beraz, aurretik aipatutako sentsibilizazio kanpaina eta ikasle zein herritar boluntarioekin egiten diren saioez gain, kontratu txiki bitartez, enpresa bat kontratatzen du udalak erreka garbiketa lanetarako.

Hortaz, azken urteotan, udalak erreka garbitzeko inbertsioak egin ditu eta ingurumen sailak urteko plangintza ere bai, aurreikusiz urte horretan non, zein lan gauzatu.

Aurrera begira, urratsak egiten jarraitzeko helburuarekin, eta erreka garbiketa lanak udaleko plangintzan eta egituran egonkortzeko asmoz, erreka garbiketa lanak kontratatzeko pleguak prestatu nahi ditu udal gobernuak, modu honetara, kale garbiketarekin bezala, zerbitzua udal egituran txertatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA