Autoa partekatzeko ereduen inguruko hitzaldia Kultur Etxean otsailaren 2an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/01/17 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosaldean autoa partekatzeko ereduak aztertzeko hitzaldi zikloa abiarazi du Tolosaldea Garatzenek Udalekin elkarlanean. Eusko Car Sharing elkartearekin batera, hitzaldi zikloa antolatu da eredu honen funtzionamendua azaldu eta txertatzeko aukerak aztertzeko.

 

Mugikortasun jasangarria ardatz estrategikoa da eskualdearentzat. Eta, erronka horri errotik helduz, elektromugikortasun partekatuko eredu berriak txertatzeko aukeren azterketa egiten ari da Tolosaldea Garatzen, Eusko Car Sharing Elkartearekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta.

Udalekin informazioa eta ikuspuntuak elkartrukatu ondoren, balizko zerbitzuak martxan jarri, eta kasu horretan, zerbitzu horien ereduak definitzeko lanketa abiatuko da orain.

Hori, bada, herritarrekin batera egin nahi da: alde batetik, formatzeko eta kontzientziatzeko; eta bestetik, jendearen beharrak eta interesak ezagutzeko, zerbitzuak horietara ahalik eta gehien egokitu daitezen. Horretarako, hitzaldi ziklo bat antolatu da, herriz herri. Tolosa, otsailaren 2an egingo da, Kultur Etxean, 18:00etan.

Zer da Car Sharing-a?

Baina, zer esan nahi du autoa partekatzeak? Autoaren jabe izan gabe, modu antolatu batean herritarren arteko autoen erabilera partekatua sustatzen duen eredua da Car Sharing-a. Hau da, auto bera, jende gehiagok erabili ahal izatea, eta ordukako tarifa bat ordaintzea horren truke, auto bat erosi behar izan gabe.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA