Egokitzapen lanak egin ostean, Elosegi parkea bihar irekiko da berriro

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/26 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Azken haizeteek sortutako kalteak konponduta eta parkean segurtasunez ibili ahal izateko ikuskapen lanak egin ondoren irekiko da berriro parkea.

 

Urriaren 21 gaueko haizeteek hainbat kalte eragin zituzten Elosegi Parkean, eta segurtasunagatik itxita egon da orduz geroztik. Orain, konponketa, egokitzapen eta ikuskapen lanak egin ondoren, bihartik aurrera berriro irekita egongo da segurtasun berme guztiekin. Parkearen goiko gunean eragin zituen haizeak kalte gehien, hainbat zuhaitz adar eta enbor kaltetuz. Parkearen ezaugarriengatik, lanak egin ahal izateko beharrezko makineria mugitzerakoan hainbat zailtasun sortu dira, eta horregatik luzatu dira lanak.

Aisialdirako gune gisa ireki zen parkea uztailean, eta egunero dago irekita 8:30etatik 21:00ak arte. Parke barruan dagoen bidetik ateratzea debekatuta dago, segurtasunagatik. Zedroz, zipresez, haritzez, pagoz eta ezkiz osatutako baso txiki bat da Elosegi parkea, muxarren, koartzen, saguzarren, anfibioen eta intsektuen babeslekua. Berdegune hau asteartean zabalik egongo da berriro ere herritar guztientzat.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA