Etxeko gastu energetikoa kontrolatzeko hainbat aholku eman ditu Ingurumen departamentuak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/04/08 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Argiaren zentzuzko erabilera egitea, telebista eta ordenagailuak erabiltzen ez diren uneetan itzalita edukitzea eta energia aurrezteko etxe tresnak nola erabili gomendatu dute.

  • Fakturan aurrezteaz gain, planeta zaintzen laguntzen duten hainbat aholku argitaratu dituzte.


Covid-19aren ondorioz ezarri den larrialdi egoerak behartuta etxean egon beharrak, energia gastua handitzea ekarri du. Egoera horren aurrean, Tolosako Udaleko Ingurumen sailak hainbat jarraibide eman ditu etxeko gastu energetikoa kontrolatu eta gehiegi ez handitzeko. Neurri horiekin, fakturan aurrezteaz gain, planeta zaintzen dela ere gogorarazi dute.

Aholkuen artean gomendatu dute argiaren zentzuzko erabilera egitea. Egunez, ahal den neurrian eta ahal den kasu guztietan, argi naturala erabiltzeko gomendioa egin dute. Hala, argian ez ezik, berogailuan ere aurreztu daitekeela zehaztu dute. Erabiltzen ez diren aparatu elektrikoak deskonektatzea ere aholkatu dute, kargagailuak barne. Izan ere, entxufatutako edo piztutako gailuek kontsumitzen jarraitzen dute, itzalita egon arren (regletek, bateria duten aparatuek edo sentsoreekin funtzionatzen dutenek, urrutiko kontrolak…). Gailu horiek guztiak entxufetik kenduta, %6,6 aurreztu daiteke. Kontsumo txikiko bonbilak erabiltzeko deia egin dute.

Telebistaren, ordenagailuaren eta antzeko gailuen erabilerak nabarmen egin du gora konfinamendua hasi zenetik, eta horien erabilerak ere eragin zuzena du, bai fakturan eta bai ingurugiroan ere. Horregatik, gailu horien distira maila baxua izatea eta energia kontsumo baxuko sisteman mantentzea aholkatu dute Ingurumen departamentutik.

Etxetresnei dagokionean, gomendatu dute garbigailua eta ontzi-garbigailua jartzerakoan programa motzak eta tenperatura hotzekoak erabiltzea; ahal den kasuetan, gainera, hobeto ECO programak erabiltzen badira. Hala, urik berotu behar ez denez, energia aurrezten da.

Hotza egiten duenean, etxeko tenperatura 18 eta 22 gradu artekoa izatea gomendatu dute. Etxe barruko tenperatura mantentzeko, ateak eta leihoak ixtea garrantzitsua da. Izan ere, tenperaturan igotzen den gradu bakoitzeko, %5 energia gehiago kontsumitzen da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA