Fernando Valladares biologoak bere lehen liburua aurkeztuko du, Tolosan, irailaren 29an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/26 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Biodibertsitate Guneak antolatutako ekintzen barruan kokatzen da ekitaldi hau eta aurkezpena, zein liburuaren sinadura 19:00etan izango da, Pleno aretoan. 
  • Horrekin batera, Biodibertsitate Guneak beste hiru ekintza antolatu ditu urrirako: ikastaro, mintegi eta irteera bat, alegia. 

 

Biodibertsitatearen kontserbazioan tolosarren interesa eta partaidetza sustatzeko lan egiten du Tolosako Biodibertsitate Guneak. Gai honen inguruko erreferentziazko gunea da eta ezagutza zabalduz jasangarritasunaren bidean urratsak ematea du helburu. 

Horretarako, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu. Esate baterako, ostiralean, irailak 29, Fernando Valladares biologo ezagunaren liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu du. 

Valladares biologian doktorea da eta gaur egun etorkizun ikuspegi zabalena duen ekologo ospetsuenetzat jotzen da. Azterlan ugari egin ditu biodibertsitateak eta klima aldaketak zein giza jarduerek ekosistemetan duten eraginaren inguruan. 

Ingurumenarekiko duen ardura eta kezka ardatz hartuta, «La Recivilización» izeneko bere lehen liburuak, konfiantzan, enpatian eta lankidetzan oinarritutako eredu ekosozial berri  baterantz jotzeko aurre egin beharreko erronka eta oztopoak ditu hizpide. 

Aurkezpen ekitaldia ostiralean egingo da, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko pleno aretoan eta egilearen azalpenez gain, liburua firmatuta jasotzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 

Beste 3 ekintza urrian

Liburuaren aurkezpenaz gain, urrian zehar beste hiru ekintza antolatu ditu Biodibertsitate Guneak. 

Lehenik eta behin, urriaren 4an, asteazkena, «Ornitologiaren hastapenak (paridoak)» deituriko ikastaroa eskainiko du. Kasu honetan, hegazti paseriforme talde ezagunenetako bat izango du ardatz saio honek, paridoak, alegia, eta gutxi gorabehera ordubetez, hegazti-talde horren identifikazioari eta biologiari buruzko gaiak landuko dira. Ikastaroa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Antxon Bandres Txokoan. 

Urriaren 18an, halaber, mintegi bat eskainiko da «Txingudiko estuarioaren ekosistemak» izenburuarekin. Txingudiko estuarioa Gipuzkoako HBBE bakarra da eta uretako hegaztiak ikusteko Kantauriko leku onenetarikoa ere bai.

Saio honetan, izenak dioen bezala, Txingudiko estuarioko habitaten inguruan jardungo dute parte-hartzaileek, baita bertako fauna eta floraren inguruan ere. Mintegia Antxon Bandres Txokoan izango da, 18:00etatik aurrera. 

Urriko egitarauarekin amaitzeko, hilaren 22an irteera egingo da Txingudiko estuariora bertara, udazkeneko migrazioaren garai seinalatuan. Irteera goizeko 09:00etan abiatuko da Dama Berdetik. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA