Iurramendiko baratzeen parte izateko aukera, azaroaren hirua bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/24 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Iurramendiko baratza parkeko esleipena 2017ko abenduaren 31n bukatzen da eta ondorioz, Tolosako Udalak, 2018-2021 epealdirako esleipen prozesuan parte-hartzeko epea ireki du: azaroaren 3 artekoa izango da.

Zozketa bidez gauzatuko da azaroan eta lursailen aldaketa, berriz, urtarrilean.

Esleipendunak suertatzen diren pertsonek Iurramendiko Baratza Elkartean eta baratzetako lan komunetan eta sortzen diren lan talde desberdinetan parte hartu beharko dute. Gainera, baratzak ezingo dira hilabete baino ehiago landu gabe utzi.

Prezioei dagokienean, pertsona desgaituek eta langabetuek 61,10 euroko kuota ordainduko dute urtean; elkarteek, berriz, 183,4 euro urtean; eta gainerako erabiltzaileek, 122,25€/urteko.

www.tolosa.eus/ingurumena atalean dago eskuragarri baratzeko partzelen esleipenean parte hartzeko dokumentazioa (oinarriak eta eskaera orria).

Prozesu honen inguruko edozein zalantza ingurugiro@tolosa.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 69 75 21 telefonora deituz argitu daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA