NATolosa aldizkari berezia argitaratu du Biodibertsitate Guneak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/23 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Biodibertsitate Guneak herritarren artean izandako harrera ona ikusita, Udalak gunearen irudi korporatiboa sortu du, egitasmoa sendotzeko eta Udala garatzen ari den beste proiektuen artean bereizgarria izan dadin.
  • Irudia sortzearekin batera, maiatzaren 22an ospatzen den Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira argitaratu du aldizkari ale berezia.

 

Tolosako Udalak hainbat lan lerro jarri ditu martxan Biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia sortu zuen Udalak,

Irudi berria eta aldizkari ale berezia

Orain arte egin diren jarduerek herritarren artean izandako harrera ikusita, Udalak gunearen irudi korporatiboa sortu du, egitasmoa sendotzeko eta Udala garatzen ari den beste proiektuen artean bereizgarria izan dadin. Irudia sortzearekin batera, maiatzaren 22an ospatzen den Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, NATolosa izeneko aldizkari ale berezia argitaratu du Biodibertsitate Guneak. Argitalpenak biodibertsitatea du ardatz, eta hainbat artikulu eta elkarrizketa barne hartzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. NATolosa aldizkaria hemen dago eskuragarri.

Hurrengo urratsak: Herritarren Zientzia Sarea osatzea

2021 urte bukaeran abiarazi zen Biodibertsitate Gunea eta hainbat saio egin dira geroztik. Herritarren inplikazioa eta harrera ikusita, biodibertsitatearen alorrean Herritarren Zientzia Sare bat osatzeko lehen urratsak emango dira orain. Herritarren Zientzia Sareak helburu izango du Tolosako faunaren inbentarioa osatzea, egiten diren aurkikuntzak plataforma espezializatuetara bidaliz. Gaian interesa duen edonork hartu ahal izango du parte, eta Herritarren Zientzia Sarea osatzen duten herritarrek lan zientifikoak egingo dituzte ezagutza minimo batzuetatik abiatuta, betiere zientzilari baten gidaritzapean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA