Tolosako ikasleek zuhaitz landaketa burutu dute zabaltzear den Elosegi parkean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Pasa den otsailean ospatutako Zuhaitz Azoka bereziarekin ekin zitzaion, urtero, Tolosako Udalak, TIZ Tolosako Ingurumen Zentroarekin batera, zuhaitzen baitan egiten duen lanketari. Hain zuzen, asteazken honetan, martxoak 7, Tolosako ikastaldeekin zuhaitz landaketa gauzatu da Elosegi Parkean.

Eskolak txandakatu egiten dira ekintza hau burutzeko. Orain dela hiru urte Santa Lutzian egindako landaketa Samaniegoko ikasleek egin zuten; duela bikoa, Usabal industria gunean, Laskoraineko ikasleei egokitu zitzaien; iaz, Elosegi parkean bertan, Herrikideko ikasleak izan dira protagonistak; eta aurten, Samaniegoko 5. mailako ikasleak izan dute ardura. Guztira, 66 ikaslek, euren irakasleekin batera, eta TIZ eta Goroldi taldeko adituen laguntzarekin, Gingko, Cotoneaster Eicholz eta Rosa tequila zuhaitzak eta zuhaixkak landatu dituzte Elosegi parkean.

Zuhaitz eta landareek, herria apaintzeaz gain, beste onura motak ere badituzte herritarrengan: airea garbitzen dute, tenperatura erregulatzen dute eta kolore berdeak, adibidez, lasaitasuna ematen du. Onura hauen eta parkearen inguruko lanketa egin dute ikasleek, aurretik, TIZek prestatutako fitxa baten bitartez.

 

Elosegi parkea berreskuratze bidean

Tolosako hirian bertan dagoen biodibertsitate gune garrantzitsua da oso. Balio handiko baso aberatsa herrian bertan aurki dezakegu. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziaren esanetan : “Tolosako birika”.

Berreskuratze bide horretan, aurten (2018) Elosegiko behatokia eraberrituko du Tolosako Udalak. Behin lanak gauzatuta, parkea publikoari zabaltzea dago aurreikusia.

 

Inguru aberatsa

San Esteban auzoan kokatzen da Elosegi parkea. Finkak 26.720 m2 ditu, inguru aldapatsua da, eta harresi batez inguratua dago. Goitik, atzetik, Monteskue auzora doan bidea pasatzen da. Garai batean trenbidearen gainean zegoen pasabide batetik sartzen zen parkera. Zedro, altzifre, haritz, pago eta ezki baso bat da, muxar, saguzar eta hainbat anfibio eta intsekturen babeslekua. Parkean zehar hildako zuhaitzen enborrak ere topatu daitezke. Nahita utzita daude, parkeari hiri basoaren itxura emateaz gain, oso ekosistema garrantzitsua baitira (onddoak, deskonposatzaileak, animalien gordelekua...).

 

Irudi guztiak hemen klikatuta

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA