Tolosako Landa Koadernoaren ale berriak eskuragarri daude Udate eta Kultur Etxean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/13 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Lehen 500 aleak 4 eguneko epean agortu ziren, eta Udalak beste hainbeste aleko sorta berri bat argitaratu du. Doanekoa da.
  • 5 ekosistema nagusitan banatuta, hauetan aurkitu ditzakegun animaliak identifikatzen dira, azalpen eta ilustrazioen laguntzaz, 90 orritan zehar.

Lau egunetan amaitu ziren Udalak argitaratutako 'Tolosako Landa Koadernoa'-ren lehen 500 aleak. Hori horrela, eta jendearen interesa aintzakotzat hartuz, beste 500 aleko sorta berri bat kaleratu berri da. Doanekoa da eta eskuragarri dago Kultur Etxean eta Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Tolosako bidodibertsitate ezberdinak orri zuri gainean

Liburuxkaren edukia Alberto Luengok koordinatu du. Ilustrazioak Xabier Mendarterenak dira eta argazkiak, aurrekoekin batera, Iñaki Mezquitarenak ere.

“Tolosako I. Landa koadernoak, dituen 90 orritan zehar, gonbidapen bat egiten du Tolosako landa eremuko ibilbideetatik lasaitasunez eta adi ibiltzeko, bertan aurkitu dezakegun biodibertsitea behatu ahal izateko, naturari buruz ikasiz eta natura gozatuz aldi berean -azaldu du alkateak-. Jakin badakigu ekosistema ezberdinek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak anitzak direla, bizitzeko behar ditugun baliabide ia guztiak bertatik etorriz. Horregatik, lan honek udalerriak dituen ekosistema desberdinetara gerturatzeko aitzakia eskaintzen du. Metro gutxitan, gertu, aberastasun natural zabalaz gozatzeko”.

“Tolosak landa eremu zabala bezain aberatsa du; habitat ugari ditu, bakoitza bere berezitasunarekin” nabarmendu du Alberto Luengo biologokoak, eta aldi berean, koadernoaren koordinatzaileak. “Lan honetan, biodibertsitate aberastasun guzti hori 5 ekosistema nagusitan batu da: basoa, Atlantikoko landazabala, Ibaia, Mendia eta Parkea. 'Tolosa: Landa koadernoa'-n ekosistema hauetan aurkitu ditzakegun animaliak identifikatzen dira, azalpen eta ilustrazioen laguntzaz. Espezie esanguratsuenen datuak ematen dira eta Tolosan edo bere inguruan noiz eta non ikusi diren zehazten da”.

Ekosistema bakoitzean Tolosan azken hiru urte hauetan egindako behaketak agertzen dira. Guztira hirurogei animali osatzen dute lana, ornodunen eta ornogabeen artean. Luengok azaldu duenez Tolosako fauna aniztasuna ezagutzea eta balioan jartzea nahi dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA