Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Tolosako Udalak 'Goxokia ahoan, estalkia barruan!. ¡El caramelo a la boca y tiro lo que me toca!' kanpaina jaurti du, '#ZainduTolosa' ekimenaren baitan, goxokien estalkiak edukiontzietara botatzearen inguruan kontzientziatzeko
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/10/11 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Jende gehien batzen den haur parkeetan haur eta gaztetxoentzako edukiontzi erakargarriak ezartzearekin batera, antzerki tailerreko kideekin burututako bideo bat jaurti da kontzientzia sortzeko helburu horrekin.
Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “Parkeetan eta haur guneetan ohikoa da goxokiak eta besteelakoen ontziak eta estalkiak agertzea. Hori egoki bota, sailkatu eta gunea zaintzearen garrantzia nahi diegu helarazi gaztetxoenei”.
Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei heldu die 'Zaindu Tolosa'-k: animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare.
'#ZainduTolosa' garbiketa orokorrari buruzko ekimenaren baitan Tolosako Udalak goxokien estalkiak lurrera botatzearen inguruko kanpaina jaurti du. “Parkeetan eta haur guneetan ohikoa da goxokiak eta besteelakoen ontziak eta estalkiak agertzea. Hori egoki bota, sailkatu eta gunea zaintzearen garrantzia nahi diegu helarazi gaztetxoenei” dio Amantegik.
Helburu horrekin, 'Goxokia ahoan, estalkia barruan!. ¡El caramelo a la boca y tiro lo que me toca!' lelopean jaurti da kanpainaren adar hau.
Haur eta gaztetxoentzako edukiontzi erakargarriak ezarri dira jende gehien batzen den haur parkeetan: plastikoaren igel itxurako edukiontziak dira, estalki gehienak material honetakoak baitira, eta gainerako hondakinentzako, hiruko edukiontzi berriak: kartoia, organikoa eta errefuxa. Horrez gain, ikastetxeek Trianguloko birziklapen gunera egin zituzten bisita gidatuetan jardun zen arazo honi buruz.
Komunikazio alorrean, 'Goxokia ahoan, estalkia barruan!. ¡El caramelo a la boca y tiro lo que me toca!' lelopean sortutako panelak ezarriko dira parke hauetan kartelarekin. Horrez gain, herriko antzerki tailerreko kideekin elkarlanean burututako bideoa zabaldu da. Ikusgai www.tolosa.eus en: https://youtu.be/DPhbQuiCW7o.
#ZainduTolosa
“Zaindu dezagun, beraz, maite dugun hori. Zaindu Tolosa”. Horrela aurkeztu zuen Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak Tolosako Udalak sustatutako Garbiketa Kanpaina Orokor berria. Amantegik zuzentzen duen Ingurumena, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoak departamentuak kontzientziatu nahi du herritarren kolaborazioa ezinbestekoa dela herria garbi mantentzeko: “Tolosa garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Tolosar bakoitzak herria garbi mantentzen kolaboratzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu Tolosan, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera” nabarmendu zuen zinegotziak.
Hainbat kanpaina egin dira 2016 hasieran hondakin bilketa sistema aldatu eta kartelak ezartzeko panelak jarri zirenetik: 2016an 'Garbiago' birziklapen kanpaina; 2017an 'Esku ona al duzu?'; eta orain, herrian garbiketa alorrean Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei helduko dien 'Zaindu Tolosa': animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare.
7,5 milioi kilo hondakin jasotzen da urtean Tolosan. Hori izan zen 2017ko datua, eta 2018an ere antzera doa. Biztanleko ia 400 kg urteko. “Horietatik %70a birziklatzen dugu -dio Amantegik-. Datu onak dira Tolosarenak, baina biziklapen mailan gora egiten jarraitzeko, guretzako hiru dira oinarrizko aldagaiak: baliabide egokiak jartzea herritarren eskura, hezkuntza, eta batez ere, kontzientziazioa”.
Bide horretan, 'Zaindu Tolosa'-peko hiru alorretan hainbat neurri eta sentsibilizatzeko ekimen barneratu dira. Informazio guztia: bit.ly/2OXhUSu.