Tolosako Udalak landa bideak eta bide-bazterreko sastrakak garbitzeko mantenu-plana osatu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/10 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Guztira 63.949 metroko eremua garbitzea aurreikusi du Udalak. Horien %90a, 58.136 metro, baserri bideak eta landa bideak dira. Gainontzeko %10a (5.813 m) ezohiko zerbitzu edo jarduketetara bideratuko da.
  • Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “plangintza landa eremua eta hirigunearen arteko bide sarea egoki mantentzeko lan ildoaren baitan kokatzen da. Segurtasun eta erabilgarritasun baldintza onetan mantentzea da helburua. Erabilera anitzak dituzte, bai baserritar eta auzotarren aldetik, eta gero eta gehiago natur eta kirol turismoaren ikuspuntutik ere. Hori dela eta, bertakoen bizi kalitatea bermatu eta, aldi berean, bestelako ekintzak sustatu ahal izateko, beharrezkoa zaigu bideen kudeaketa egokia egitea”.
  • Bi urtetarako plangintza da eta 44.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak guztira.

Tolosako landa bideak eta bide bazterretako sastrakak garbitzeko bi urteko plangintza osatu du Udalak eta aste honetan adjudikatu dira lanak eta gutxi barru hasiko dira. Helburu du segurtasun eta erabilgarritasun baldintza onetan mantentzea Tolosako erabilera publikoko bideak. Plangintza hau gainera, Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, plangintza landa eremua eta hirigunearen arteko bide sarea egoki mantentzeko lan ildoaren baitan kokatzen da: “landa eremuko bideek erabilera anitzak dituzte, bai baserritar eta auzotarren aldetik, eta gero eta gehiago natur eta kirol turismoaren ikuspuntutik ere. Horretan dihardugu landa ibilbideen berreskurapen, zaintza eta bide berrien sorkuntza proiektuarekin. Hori dela eta, bertakoen bizi kalitatea bermatu eta, aldi berean, bestelako ekintzak sustatu ahal izateko, beharrezkoa zaigu bideen kudeaketa egokia egitea. Horri erantzuten dio bideen mantenu plan honek”.

Hori horrela, bide publikoen bazterretako sastrakak eta arekak garbitzeari ekin dio, eta baita zuhaitzak eta luizi txikien ondorioz eroritako lurra eta haitzak kentzeari ere.

Plangintzan ezarri da baserrietara doazen bide zolatuetan urtean bi sastraka-garbiketa egitea: lehena udaberrian, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean; bigarrena, udazkenean, irailaren 1etik azaroaren 30era bitartean. Gainerako landa-bideetan, berriz, urtean garbiketa bat egingo da, neguan, urtarrilaren 1etik apirilaren 1era bitartean.

Guztira 63.949 metroko eremua garbitzea aurreikusi du Udalak. Horien %90a, 58.136 metro, baserri bideak eta landa bideak dira: 22.426 m dagozkie baserrietara joateko bideei (urtean bi sasi-garbiketa) eta 35.710 m bestelako landa-bideei (urtean sastraka garbiketa bat). Gainontzeko %10a (5.813 m) ezohiko zerbitzu edo jarduketetara bideratuko da.

Bi urtetarako plangintza da eta 44.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak guztira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA