Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Tolosako Udalak 'Mugitu gerria, zurea da ardura. ¿No quieres esto verdad? ¡Es tu responsabilidad!' kanpaina abiatu du, '#ZainduTolosa' ekimenaren baitan, animalien gorotzak jasotzearen inguruan kontzientziatzeko
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/10/05 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
Txakurrak paseatzeko Tolosako lehen gune hesitua zabaldu eta toilekanetan poltsak hartzeko sistema eraginkorrago bat ezartzeko azterketa abiatzearekin batera, antzerki tailerreko kideekin burututako bideo bat jaurti da kontzientzia sortzeko helburu horrekin.
Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “Tolosarrak kontzientziatu nahi ditugu inguruarekin eta gainontzeko herritarrekin errrespetuz joka dezaten, eta horrela, ekidin kaleetan gorozkiak agertzea eta baliabideen erabilera optimizatu”.
Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei heldu die 'Zaindu Tolosa'-k: animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare.
'#ZainduTolosa' garbiketa orokorrari buruzko ekimenaren baitanTolosako Udalak animalien gorozkien inguruko kanpaina jaurti du. “Geroz eta txakur gehiago dago Tolosan, eta behar bezala kudeatu behar dute jabeek hori. Dagokion bezala paseatu, dagokion guneetan, eta gorozkiak jaso. Jabeen ardura da hori. Tolosarrak kontzientziatu nahi ditugu inguruarekin eta gainontzeko herritarrekin errrespetuz joka dezaten, eta horrela, ekidin kaleetan gorozkiak agertzea eta baliabideen erabilera optimizatu -adierazi du Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak-. Baloratzen da kaleko gorozki bat jasotzea 8,58 euro inguru kostatzen dela, pertsonal gastuak, garbiketa, desinfekzioa... sartuta. Beraz, guztion kolaborazioarekin errekurtso hauek aurreztu eta beste gai batzuetara bidera genitzake”.
Helburu horrekin, 'Mugitu gerria, zurea da ardura'. '¿No quieres esto verdad? ¡Es tu responsabilidad!' lelopean jaurti da kanpainaren adar hau.
Txakurrentzako gune hesitua zabaldu da Larramendin: 5000 metro karratu ditu. Amantegik gaineratu du asmoa dutela gutxira beste bi zabaltzea. Horrekin bat, Udalak 30 toilekan inguru ditu herrian barrena, txakur kakak jasotzeko poltsekin. Zabor poltsen dispentsadoreak berrikusi eta poltsak efizientziaz hartzeko sistema ezartzeko azterketa egingo dela esan du Ingurumen, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoen zinegotziak. Eta Udaltzainek zainduko dute ere txakurrak lotuta joatea, eta jabeek behar bezala jardutea.
Komunikazio alorrean, Zaindu Tolosa pegatina ezarri da toilekan guztietan eta paseatzeko gunean egurrezko panela lelo honen baitan egindako kartelarekin. Panel mugikorrak jarriko dira ere kalean zehar agertzen diren txakur gorozkien tokietan, eta txakurrak paseatzeko debeku kartela herriko berde guneetan. Horrez gain, herriko antzerki tailerreko kideekin elkarlanean burututako bideoa zabaldu da, beste hainbat elementu grafikorekin batera, Udaleko komunikazio kanaletan. Ikusgai www.tolosa.eus en: https://youtu.be/lac0tRYda9g.
#ZainduTolosa
“Zaindu dezagun, beraz, maite dugun hori. Zaindu Tolosa”. Horrela aurkeztu zuen Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak Tolosako Udalak sustatutako Garbiketa Kanpaina Orokor berria. Amantegik zuzentzen duen Ingurumena, Obrak, Zerbitzuak eta Auzoak departamentuak kontzientziatu nahi du herritarren kolaborazioa ezinbestekoa dela herria garbi mantentzeko: “Tolosa garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Tolosar bakoitzak herria garbi mantentzen kolaboratzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu Tolosan, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera” nabarmendu zuen zinegotziak.
Hainbat kanpaina egin dira 2016 hasieran hondakin bilketa sistema aldatu eta kartelak ezartzeko panelak jarri zirenetik: 2016an 'Garbiago' birziklapen kanpaina; 2017an 'Esku ona al duzu?'; eta orain, herrian garbiketa alorrean Udalak identifikatuak dituen hiru arazo nagusiei helduko dien 'Zaindu Tolosa': animalien gorozkiak, edukiontzietatik kanpo dauden poltsak eta goxokiak izango ditu pilare.
7,5 milioi kilo hondakin jasotzen da urtean Tolosan. Hori izan zen 2017ko datua, eta 2018an ere antzera doa. Biztanleko ia 400 kg urteko. “Horietatik %70a birziklatzen dugu -dio Amantegik-. Datu onak dira Tolosarenak, baina biziklapen mailan gora egiten jarraitzeko, guretzako hiru dira oinarrizko aldagaiak: baliabide egokiak jartzea herritarren eskura, hezkuntza, eta batez ere, kontzientziazioa”.
Bide horretan, 'Zaindu Tolosa'-peko hiru alorretan hainbat neurri eta sentsibilizatzeko ekimen barneratu dira. Informazio guztia: bit.ly/2OXhUSu.
'Birziklapenean jaioak gara - Reciclar es lo nuestro' larunbaterarte, urriak 6, Trianguloan
Hiru atal ditu Trianguloan ezarritako gunean: erakusketakoa, ludikoa eta kanpoko jarduera. Jendeak parte hartzeko modukoak izango dira hirurak, bi helbururekin. Batetik, gehiago birziklatzeko, eta, horretarako, jendeak ez birziklatzeko izaten dituen aitzakiei erantzuna emango zaie, eta, bestetik, hobeto birziklatzeko, eta, horretarako, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota utzi behar den azalduko zaie. Hiriburuan dagoela baliatuta, euskarazko bisitaldi gidatuak egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
Erakusketaren atalean, informazio-panelen bidez, Euskadiko hondakin-planeko helburuak azalduko dira, modu ulergarrian eta grafikoan, azpimarratuta herritarrek garrantzi handia dutela helburu horiek lortzeko orduan, eta aholku probetxugarriak emango dira ekonomia zirkularreko oinarrizko kontzeptuei buruz, hala nola hondakinak gutxitzeari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.
Larunbaterarte, urriak 6, egongo da zabalik: astez 9:30etatik 14:00etara eta 16:00tik 19:30etara egongo da zabalik, eta asteburuan, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etatik 19:30etara.