Tolosako udaltzainak bide-heziketa lantzen dihardute gazteekin ikastetxeetan Mugikortasunaren Europar Astearen baitan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/19 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Gaztetxoei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak ari dira irakasten, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.
  • Guztira ia 500 gaztetxo ari dira parte hartzen herriko hiru hezkuntza zentrutan: Herrikide, Laskorain eta Herrikide ikastetxean.
  • Patxi Amantegi, Ingurumen zinegotzia: “mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitu behar dugu, herritarren, ingurumenaren eta lurraldearen mesedetan, betiere eremu bakoitza ezagutu eta errespetatuz.

Tolosako Udaltzainak eta Laskorain, Herrikide eta Samaniego ikastetxeetako ikasleak Bide Heziketa garatzen dihardute elkarlanean aste honetan zehar, Mugikortasunaren Europar Astean hain zuzen. Udaltzaingoa haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakasten ari da, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz. Besteak beste, umeei errepidea, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete: horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen, eta bakoitzean nola jardun behar duten. Honela, zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainek keinuek zer esan nahi duten edota seinaleen formak bereizten ere irakatsi diete udaltzainek.

Guztira ia 500 gaztetxo ari dira parte hartzen herriko hiru hezkuntza zentrutan: Herrikide, Laskorain eta Herrikide ikastetxean. Samaniego ikastetxean, 1, 2, 3 eta 4. mailetako 12 gelek hartu dute parte; Laskorain ikastolan 3. mailako 4 gelek; eta Herrikide ikastetxean, berriz, 3. mailako 3 gelek.

Lanketa honekin, ikasleei oinarrizko irizpideak erakusteaz gain, Udaletxea eta udaltzaingoaren figura umeengana hurbildu nahi da. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu du mugikortasun jasangarria bultzatzean ezinbesteko dela, aldi berean, belaunaldi berriak horretara “ohitu eta heztea”: “bizikletaren erabilera goruntz doa, eta mugikortasun eredu alternatiboak ere (patineteak, patiñak, bizikleta elektrikoa...) ugaritzen ari dira, eta hori poztekoa da. Ikustea gure seme alabek bizikleta hartzen dutela herrian ibiltzeko, eskolara joateko; langileak inguruko desplazamenduetan bizikleta dutela garraio... Hori sustatzen jarraitu behar dugu, herritarren, ingurumenaren eta lurraldearen mesedetan, betiere eremu bakoitza ezagutu eta errespetatuz. Eta helburu bakarrarekin: hiri mugikortasun iraunkor, inklusibo, seguru eta berdinzalea bermatu eta sustatzea”.

Argazki galeria:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA