Udalak 'Eskola Agenda 21' ekimenaren parte diren ikastetxeen lana errekonozitu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/20 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosako ikastetxe guztiak proiektuan elkarlanean ari dira: Samaniego, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Ikastola eta Peñaskal Fundazioa.
  • Olatz Peon Ormazabalek azpimarratu du herriko hezkuntza komunitate osoak jasangarritasunerako hezkuntza estrategia hau balidatzea “funtsezkoa” dela: “EA21 oso tresna eraginkorra da herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko. 15 urteotako lanak bere fruituak eman ditu; gaur ekimenarekiko konpromisoa berretsi dugu, Tolosan Ingurumen hezkuntzan sakontzen jarraitzeko, elkarlanean”.

2017/2018 ikasturtean 15 urte bete ziren Tolosako hainbat ikastetxek eta Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailek bultzatzen duten Eskola Agenda 21 programaren konpromisoa sinatu zutela.

Ibilbide honetan herriko beste ikastetxe gehitu dira eta ikasturte honetan, 2018/2019an, oinarrizko lanbide hezkuntzako Peñascal eskola sartu berri denez, gaur egun, Tolosako ikastetxe guztiak proiektuan elkarlanean ari dira: Samaniego, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Ikastola eta Peñaskal Fundazioa. Tolosako gazteek eta haurrek udalerriari eta garapen jasangarriari buruz jardun eta ekarpenak egiteko aukera dutelarik.

15 urte hauetan ikastetxeek izan duten parte hartzea eta inplikazioa errekonozitu du Udalak gaur, martxoak 20, Udaletxeko Areto Nagusian burutu den ekitaldian. Olatz Peon Ormazabal alkateak, Joxean Kijera INGURUGELA Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzuaren zuzendariak, Tolosako ikastetxeetako zuzendariek eta EA21eko irakasle ordezkariek hartu dute parte. Eskolen eta Udalaren ordezkariek EA21 programaren bitartez elkarlana egiteko hartutako konpromisoak berrestea izan da helburua, Eskola Komunitatearen lana goraipatu eta, bide batez, Peñascal Fundazioari proiektura ongi etorria emanaz.

Olatz Peon Ormazabalek azpimarratu du herriko hezkuntza komunitate osoak jasangarritasunerako hezkuntza estrategia hau balidatzea “funtsezkoa” dela: “EA21 oso tresna eraginkorra da herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzeko. Gainera, jasangarritasunarekin eta ingurumenaren zaintzarekin lotura duten gaietan sakontzeko erreminta ezin hobea. 15 urteotako lanak bere fruituak eman ditu, eta hori alde guztien esfortzuak bultzatu du; gaur ekimenarekiko konpromisoa berretsi dugu, Tolosan Ingurumen hezkuntzan sakontzen jarraitzeko, elkarlanean”.

Udalak Eskola Agenda 21 bultzatzen jarraitzen du, non ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzen, erabakiak hartzen eta inplikatzen ohitzea helburu duen. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren aholkularitza eta laguntza du proiektuak, Tolosako Udalaren eskutik, berriz, partaidetza foroa eta hartu-eman zuzena, eta ikastetxeek Agenda 21en filosofia eta jarduna barneratzen dute urtez urte hezkuntza proiektuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA