Udalak larunbateko, martxoak 23, Oria ibaiaren garbiketan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/22 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Goizeko 11:00etan Zerkausiko ontziralekuan elkartzeko deia egin da. Garbitzeko eremua: Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko inguruetaraino.

  • Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duen eran, “guztion ardura da maite dugun Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea. Balio bikoitza du ekimenak, ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematen baita ere. Kontzientziazioan dago gakoa”.
  • 2018ko garbiketan, 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren.

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, Tolosako Udalak, TIZ Tolosako Ingurumen Zentroarekin elkarlanean, Oria ibaiaren garbiketa antolatu du. Astean zehar ikastetxeekin elkarlanean ari da burutzen garbiketa eta alrunbaterako, martxoak 23, deialdi irekia egin da nahi duen herritar orok parte hartu dezan. Ekintza hauen helburua, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeaz gainera, herritarrek herriko bizitzan inplikatzea da. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duen eran, “guztion ardura da maite dugun Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea. Balio bikoitza du jarduerak, ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematen baita ere. Kontzientziazioan dago gakoa”.

Amantegiren esanetan, ikastetxeek “zeresan handia” izan dute sentsibilizazio ekimen hau bultzatzean: “izan ere, urtero errepikatzeko beharra nabarmentzen dute, gazteen heziketan duen eragin positiboa azpimarratuz”.

Oria ibaia ardatz nagusi da herrian eta tolosar guztientzako duen garrantzia kontutan izanda, Udalak herritar orori luzatu nahi dio garbiketan parte hartzeko gonbitea. Horrela, bi garbiketa talde desberdin egongo dira:

  • Martxoak 23, Larunbata: Herritar taldeak eta herritar boluntarioak. Goizeko 11:00etan Zerkausiko ontziralekuan elkartzeko deia egin da. Garbitzeko eremua: Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko inguruetaraino. Deialdi irekia da eta nahi duen orok har dezake parte.

  • Martxoak 18, 21, 22 : Ikastaldeak. Tolosako 3 ikastetxeetako DBHko taldeak parte hartuko dute

    • Asteartea 18. Laskorain Ikastola. DBH2 – 106 ikasle.

    • Asteazkena 21. Herrikide ikastetxea. DBH3 – 76 ikasle.

    • Osteguna 22. Orixe insitutua. DBH2 - 115 ikasle.

    • Garbitzeko eremuak: Zerkausitik Usabalera arteko eremu desberdinetan egingo dira garbiketak, baita Santa Maria elizaren atzean.

Ibaiarekin lotura zuzena duten herriko taldeek parte hartuko dute martxoaren 23ko garbiketan, besteak beste: TAK (arraun taldea), Zumardi Elkartea eta Arrantzale taldea garbiketan inplikatu dira, Tolosako Babes Zibila ere deialdira gehitu delarik. Hauez gain, iazko garbilketan parte hartu zuten Forest elkartekideak gogoz erantzun diote garbiketan parte hartzeko luzatu zaien gonbidapenari.

Garbiketarako materiala banatuko da eta ibaian zehar ateratako hondakinak biltzeko kontenedoreak egongo dira puntu desberdinetan. Teknikarien laguntza izango dute uneoro parte-hartzaileek.

2018ko garbiketan, 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren

Guztira 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren 2018ko garbiketan. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak adierazitakoaren arabera “gehienak plastikoak izan ziren; bazeuden ere ohialak, aterkiak, trafiko seinaleak. Ez zen erosketako karrorik, bolardorik edo antzerakorik atera. Uste baino hondakin gehiago eta bolumen handiagokoak atera genituen, baina 2005etik ez zen tamaina honetako garbiketarik egin. Garbiketa bi urtez jarraian egitearekin, nabari zen 2017an egindako lana. Balantzea oso positiboa izan zen”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA