- Bi garbiketa talde desberdin egongo dira: bata matxoaren 23an, larunbatean, herritar orori zuzendutakoa, deialdi hau irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude, ibaiarekin lotura duten taldeekin batera; eta bestea, astegunetan herriko ikastetxeekin gauzatuko dena, martxoak 18, 21 eta 22an.
- Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duen eran, “guztion ardura da maite dugun Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea. Balio bikoitza du ekimenak, ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematen baita ere. Kontzientziazioan dago gakoa”.
- 2018ko garbiketan, 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren.
Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, astean zehar, Tolosako Udalak, TIZ Tolosako Ingurumen Zentroarekin elkarlanean, uraren inguruan ekintza desberdinak antolatu ditu. Ekintza hauen helburua, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeaz gainera, herritarrek herriko bizitzan inplikatzea da. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak nabarmendu duen eran, “guztion ardura da maite dugun Oria ibaia osasuntsu eta garbi mantentzea. Balio bikoitza du jarduerak, ibaiarekiko hezkidetzan aurrerapausu bat ematen baita ere. Kontzientziazioan dago gakoa”.
2016an, Ur Agentziarekin hitzarmena sinatu zuen Udalak: “hondakin solidoak ateratzen ditu ibaitik; Ur agentziak, mantenua gauzatzen du (ibai bazterren desbrozaketa eta landare inbaditzaileak kentzea). Hala ere, Ibaiaren egoera hobera egin duenez, gero eta erabiltzaile gehiago ditu eta denok inplikatu behar gara berau garbi mantentzen” gaineratu du alkateordeak.
Horrela, Oria ibaiaren garbiketa antolatu da aurten ere. Urteroko formatua mantenduko da: alde batetik, Tolosako ikastetxeen bitartez, eta bestetik, ibaiarekin lotura zuzena duten herriko taldeekin, herritar orori zuzendutako deialdi ireki batez gain.
Amantegiren esanetan, ikastetxeek “zeresan handia” izan dute sentsibilizazio ekimen hau bultzatzean: “izan ere, urtero errepikatzeko beharra nabarmentzen dute, gazteen heziketan duen eragin positiboa azpimarratuz”.
Bestalde, aurten ere, ibaiarekin lotura zuzena duten herriko taldeek parte hartuko dute garbiketan, besteak beste: TAK (arraun taldea), Zumardi Elkartea eta Arrantzale taldea garbiketan inplikatu dira, Tolosako Babes Zibila ere deialdira gehitu delarik. Hauez gain, iazko garbilketan parte hartu zuten Forest elkartekideak gogoz erantzun diote garbiketan parte hartzeko luzatu zaien gonbidapenari.
Oria ibaia ardatz nagusi da herrian eta tolosar guztientzako duen garrantzia kontutan izanda, Udalak herritar orori luzatu nahi dio garbiketan parte hartzeko gonbitea. Horrela, bi garbiketa talde desberdin egongo dira:
- Bata matxoaren 23an, larunbatean, herritar orori zuzendutakoa, deialdi hau irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude
- Eta, bestea, astegunetan herriko ikastetxeekin gauzatuko dena, martxoak 18, 21 eta 22.
Garbiketarako materiala banatuko da eta ibaian zehar ateratako hondakinak biltzeko kontenedoreak egongo dira puntu desberdinetan. Teknikarien laguntza izango dute uneoro parte-hartzaileek.
Garbiketaren egutegia
Martxoak 18, 21, 22 : Ikastaldeak. Tolosako 3 ikastetxeetako DBHko taldeak parte hartuko dute
- Asteartea 18. Laskorain Ikastola. DBH2 – 106 ikasle.
- Asteazkena 21. Herrikide ikastetxea. DBH3 – 76 ikasle.
- Osteguna 22. Orixe insitutua. DBH2 - 115 ikasle.
Garbitzeko eremuak: Zerkausitik Usabalera arteko eremu desberdinetan egingo dira garbiketak, baita Santa Maria elizaren atzean.
Martxoak 23, Larunbata: Herritar taldeak eta herritar boluntarioak. Goizeko 11:00etan Zerkausiko ontziralekuan elkartzeko deia egin da. Garbitzeko eremua: Zerkausiko ontziralekutik Berazubiko inguruetaraino. Deialdi irekia da eta nahi duen orok har dezake parte.
2018ko garbiketan, 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren
Guztira 7 metro kubiko hartzen zuten 740 kilo hondakin atera ziren 2018ko garbiketan. Patxi Amantegi Ingurumen zinegotziak adierazitakoaren arabera “gehienak plastikoak izan ziren; bazeuden ere ohialak, aterkiak, trafiko seinaleak. Ez zen erosketako karrorik, bolardorik edo antzerakorik atera. Uste baino hondakin gehiago eta bolumen handiagokoak atera genituen, baina 2005etik ez zen tamaina honetako garbiketarik egin. Garbiketa bi urtez jarraian egitearekin, nabari zen 2017an egindako lana. Balantzea oso positiboa izan zen”.