2018a solidarioki korrika amaitzeko hitzordua abenduaren 31an, XXI. Elkartasun Krosean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/14 | Kirolak
  • 850 dortsal jarriko dira salgai. Haurrek ez dute izen eman beharrik.
  • Izen-ematea ordaintzeko egiten den aportazio hori Cocuyo Elkarteak Kolonbian duen ongintza proiektura bideratuko da: Kolonbiako Guabas ibaiaren inguruan bizi den komunitateko Mando liburuzaina proiektuaren jarraipena egiteko erabiliko da.
  • Patxi Amantegi alkateordea: tTolosatzenen herritarrek hala proposatuta, belaunaldien arteko harremanak sortu eta elkarren arteko transmisioa sustatzeko guneak bultzatzean ari gara indarra jartzen, Mugi Tolosa eta Haurren Hiria kasu, eta hau ere bada horretarako baleko”.

Bi aste barru esango diogu agur urteari, eta beste behin ere, urtea amaitzeko modu eder bat antolatu dute Samaniego eta Orixe ikastetxe publikoek Tolosako Udalarekin elkarlanean: Elkartasun krosa. Ohi bezala, abenduaren 31an izango da Tolosan barrena, 15:30etan Zerkausitik abiatuta. 21. edizioa da aurtengoa.

Tolosar asko eta askorentzat, galdu ezin den hitzordu bilakatu da jada ekimena, izan ere, urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte, iaz esaterako 1.400 lagunetik gora atera ziren korrika: 800 heldu eta 600 haur inguruk.

Aurten 850 dortsal jarriko dira salgai. Haurrek ez dute izen eman beharrik; bertara agertzearekin egunean bertan nahikoa da. Jada eskuragarri daude Shanti kirolak saltokian, 8 euroko prezioan. Geratzen badira, egunean bertan ere izanen dira, 12 eurotan.

Kirolaren alde lan egiteagatik 2018ko Sari Berezia Josune Gorostidi txaramarrari emango diote, Samaniego ikastetxeko ikasle ohia. 1990an eta 1991an Estatuko pistako txirrindularitza txapelketako irabazlea, eta 1991an ere, Estatuko errepideko txirrindularitza txapelketan irabazle.

Antolatzaileen hitzetan, Elkartasun krosak helburu hirukoitza du: “batetik, ondo pasatzea. Hau da, kros herrikoi bat da, irekia, eta urtea ondo amaitzeko modua. Bestetik, kirola sustatzea. Hemen helburua ez baita, marka ona egitea edota irabaztea. Eta azkenik, probaren izenak berak dioen bezala elkartasun keinu bat egitea. Izan ere, izen-ematea ordaintzeko egiten den aportazio hori Cocuyo Elkarteak Kolonbian duen ongintza proiektura bideratuko da: Kolonbiako Guabas ibaiaren inguruan bizi den komunitateko Mando liburuzaina proiektuaren jarraipena egiteko erabiliko da” adierazi du Patxi Amantegi alkateordeak.

Patxiren hitzetan, bizikidetza du ardatz: “Tolosako Udala, Tolosatzenen herritarrek hala proposatuta, belaunaldien arteko harremanak sortu eta elkarren arteko transmisioa sustatzeko guneak bultzatzean ari da indarra jartzen, Mugi Tolosa eta Haurren Hiria kasu, eta hau ere bada horretarako baleko. Funtsean, herritarrengan kirola sustatuz, aisia, osasun eta kultura balioetan oinarritutako hezkuntza gisa”.

3 kategoria bereizi dira, eta bakoitzaren ezaugarriak ere ezberdinak dira:

  • 15:30ean: Benjaminak (700 metro). Sariak: kamisetak edo karpetak eta garaikurra.

  • 16:00etan: Alebinak (1.400 metro). Sariak: kamisetak edo karpetak eta garaikurra.

  • 16:30ean: Infantilak (1.400 metro). Sariak: kamisetak.

  • 16:45ean: Helduak (5.050 metro). Sariak: kamisetak eta opariak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA