32 irteerekin eta bataz beste 115 lagunen partaidetzarekin itxi du ikasturtea MUGI Tolosa ekimenak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/21 | Kirolak
  • 2022ko urriaren 5ean hasita ekainaren 7a bitarte, asteazkenero ibilaldiak egin dira herrian barrena, baita ekintza bereziak edota Donostiara txangoa ere, herriko boluntario talde desberdinez lagunduta, Tolosako ikastetxeetako ikasleak barne.

 

Mugi Tolosa ekimenak joan den ekainaren 7an eman zituen amaitutzat 2022-2023 ikasturteko ibilaldiak.

Ikasturte arrakastatsu eta partaidetsua izan da aurtengoa, 32 irteerez osatua, eta ibilaldiko bataz beste 115 lagun elkartu diren arren, guztira 152 partaide desberdin batu ditu aurten egitasmoak, 229ra ere iritsiz, adibidez, inauteri bezperako ibilaldian. Hori horrela, Mugi Tolosak, gorakada nabarmena izan du aurten eta pandemia aurreko zifrak berreskuratu ditu, antolatzaileen esanetan.

2022ko urriaren 5ean hasita, ohiko moduan, asteazkenero, Zerkausitik bi taldetan banatuta egin dira irteerak: 10:30ean lehen taldea eta 11:00etan bigarrena. Lehen talde honetan, pertsona helduenak 91 urte zituen eta bigarrenean, 97 urte. Ibilaldiak herrian zehar egin dira, baita Donostiara txangoa maiatzean edota ekintza bereziak ere, hala nola, gabonetan, egutegiak eta aterkia opari, inauteri bezperan, txaranga eta txistorra janarekin edota azken egunean, Ibarrarekin batera, yoga, musika eta txistorra janarekin ere.

Ibilaldi oro herriko boluntario ezberdinen laguntzarekin egin da, ikastetxetako ikasleak barne. Ibilaldiko, guztira 60 boluntarioko taldea osatu da. Horren harira, Tolosako Udalak eskerrak ematen dizkie guztiei, egindako lanagatik eta eskainitako laguntzagatik eta bereziki ikastetxeetako boluntarioei, beren inplikazio gabe MUGIk ez lukeelako hainbeste gurpildun aulki mugitu ahal izango.

Beste urte batez, beraz, Mugi Tolosak, ohitura osasuntsuak sustatu eta, gainera, sozializatzeko aukera ere eskaini die adineko pertsonei, parte-hartu dutenen arteko harremanak sustatuz. Izan ere, aipatu ekimena adineko pertsonen topaketarako eguna eta egitasmoa da, kalera atera eta lagun artean paseo atseginak emateko ekimena, alegia.

Mugi Tolosa bueltan izango da datorren ikasturtean, indarberrituta eta gogotsu!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA