Bizitzari Kantua proiektua aurkeztu dute, zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/01/27 | Kirolak
  • Mugi proiektuaren barruko ekintza bat da, bertan parte hartzen duten hainbat eragileren artean garatu dena. Belaunaldien arteko harremanak eta elkar laguntza bultzatzea ditu helburu proiektuak.

  • Menpekotasun egoera saihesteko eta adinekoen ahalduntzea bultzatzeko Inmakulada ikastetxeko ikasleek Iturriza helduen elkarteko hainbat erabiltzaileren jarraipena egingo dute, haien garapen fisiologikoa eta harremanak aztertu eta erabiltzaile bakoitzari egokitutako planak egiteko.


 

Bizitzari Kantua proiektua aurkeztu dute gaur Inmakulada ikastetxeko eta Iturriza Tolosaldeko Helduen Elkarteko ordezkariek. Tolosako Udalarekin batera, Mugi Tolosa egitasmoaren barruan garatu duten proiektua da Bizitzari Kantua, eta zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzea du helburu.

Adinekoek bizi ditzaketen menpekotasun egoerak saihestea eta adinekoen ahalduntzea bultzatzea bilatzen ditu proiektuak. Hala, Inmakulada ikastetxeko ikasleak eta Iturriza elkarteko erabiltzaileek elkarlanean egingo dute lan: zahartze aktiboarekin eta menpekotasunarekin zerikusia duten ezagutzak erabiltzaile aktiboekin garatuko dituzte, ikasleek ikasgelan garatzen dituzten programak eta estrategiak erabiltzaile errealetan aplikatuz, eta bide batez, adineko pertsonei zerbitzu berri bat eskainiz.

Jose Mari Villanueva Tolosako Udaleko zinegotziak zehaztu duenez, “formula honek guztiz egiten du bat Mugi Tolosa egitasmoen helburuekin: belaunaldien arteko harremanen garrantzia azpimarratzea eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jartzea. Gizarteari ezagutarazi behar zaio adinekoek laguntza behar dutela, elkartzeko gune bat behar dutela, maitatuak sentitu nahi dutela… eta horretan guztian belaunaldien arteko harremanek izugarrizko garrantzia dute. Bizitzari Kantua programak erabateko lotura du horrekin, eta pozgarria da helburu hori lortzeko Mugi Tolosako eragileek egiten duten lan bikaina ikustea”.

Elkarlana oinarri

Inmakulada ikastetxetik azaldu dutenez, Bizitzari Kantua proiektuaren oinarria elkarlana izango da, eta garatuko dituzten programa guztien ardatza funtzionalitatea izango da, belaunaldi arteko, ziklo arteko eta ikastetxe arteko harremanak sendotuz. Horretarako, heziketa zein hezkuntza mailan garatzen diren programa eta estrategia berritzaileak jarriko dituzte Iturriza elkarteko erabiltzaileen esku.

Besteak beste, parametro biokimikoen eta fisiologikoen analisiak egingo dituzte, endekapen fisikoaren eta kognitiboaren arteko erlazioak aztertuko dituzte, eta ariketa fisikoaren eragina neurtuko dute. Datuen bilketa eginda, alderdi fisiko, emozional eta biologikoa barne hartuko dituen plangintza pertsonalizatuak garatuko dituzte ikasleek Iturrizako kideentzat.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA