BPXPORT enpresa irailean hasiko da udal kirol instalazioak kudeatzen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/19 | Kirolak
  • KEAOk udalaren alde ebatzi du Kirolzerrek aurkeztutako kontratuei buruzko errekurtso berezia eta ebazpena jaso bezain laster abiarazi du Udalak kontratu berria formalizatzeko prozesua. 
  • Aldaketa modu egokian gauzatu dadin lan egingo da datozen asteetan eta irailaren 1n hasiko da enpresa berria udal instalazioak kudeatzen.

 

Tolosako Udalak jaso berri du KEAOren ebazpena. Udalaren alde ebatzi du KEAOk Kirolzer enpresak ezarritako errekurtsoa. Gauzak horrela, udalak jada abiarazi du kontratu berria martxan jartzeko prozesua.

Datozen asteetan esleipendun berria aurreko enpresa esleipendunarekin harremanetan eta elkarlanean arituko da aldaketa modurik egokienean gauzatzeko, erabiltzaileek ez dezaten aldaketarik antzeman.

Irailaren 1etik aurrera, beraz, BPXPORT arduratuko da Tolosako Udaleko kirol instalazioen kudeaketa integralaz.

Kontratuak hamar urteko iraupena izango du, kontratuaren balio zenbatetsia 4.570.531,22 eurokoa  da eta urteko kanona 120.000 eurokoa.

Hobekuntzak bai, aldaketarik ez erabiltzaileentzat

Erabiltzaileek ez dute aldaketarik nabarituko, zerbitzu eta ordainketei dagokienean, esaterako. Instalazioetara sartzeko txartel bera erabili ahal izango da, enpresa berriak pultsera sistema berria txertatuko badu ere. Poliki-poliki erabiltzaileek beren txartelak pultserekin ordezkatu beharko dituzte, baina hasiera batean ohiko txartelak erabili ahal izango dira.

Kontratuaren baitan hainbat hobekuntza eta inbertsio egiteaere aurreikusten da herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuarekin eta instalazioak egoerarik onenean mantentzeko asmoz.

Gauzak horrela, ordutegia zabaldu egingo da eta Usabal Kiroldegia irekita egongo da astean zehar 7:00etatik 22:00etara eta jai egunetan 8:00etatik 14:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA