Frantziako Tourra Tolosatik igaroko da uztailaren 2an, igandea

Tolosako Udala
2023/06/06 | Kirolak
  • Festa egun berezia izango da herrian, memoria kolektiboan iraungo duena eta Tolosako Udalak data hori erreserbatu eta festaz gozatzera animatzen ditu herritarrak.
  • Era berean, lasterketan boluntario gisa parte hartu nahi duenak Tour Lagunak taldean eman dezake izena, ekainaren 11 arte.

 

Frantziako Tourra nazioarteko kirol ekitaldi handienetako bat da, urtero ospatzen dena eta aurtengoan, gure kale eta errepideetatik pasatzen ikusteko aukera izango dugu.

Hain zuzen uztailaren 2an, igandea, igaroko da Tourra Tolosatik. Munduko txirrindulari onenetakoak tropelan pasatzen ikusi ahal izango ditugu eta lasterketa igaro aurreko publizitate-karabanaz ere gozatzeko aukera eskainiko du egun handi honek. Izan ere, ordu luzez luzatuko den festa handia izango da Tolosa zein tolosarrentzat, udalerriko memoria kolektiboan iraungo duena. 

Horren harira, Tolosako Udalak data hori erreserbatu eta herriko kale zein errepideetan Tourraren ikuskizunaz gozatzera animatzen ditu herritarrak, egun hori Tolosan gozatzera, alegia.

Trafiko aldaketak

Ezohiko ekitaldi honek aldaketak eragingo ditu kale zein errepideetan (trafikoari itxitako kaleak, ordutegiak…). Datozen asteetan emango da horien berri.

Tour Lagunak

Tourraren antolaketak lan handia dakar, horregatik, jardunaldi honetan boluntario gisa parte hartu nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera, Tour Lagunak taldearen bitartez.

Tour Lagunak herritarren lankidetza sustatzeko ekimena da. Talde honetako parte-hartzaileak errepideetako etapen ibilbidean egongo dira, boluntario gisa, eta Tolosan, hain zuzen, 76 Tour Lagun behar dira. Hori horrela, interesa duenak esteka honetan eman ahal izango du izena, ekainaren 11 arte. Zalantzarik izanez gero, tourlagunak@euskadi.eus helbidera idatzi edo 625 709 994 / 944 205 309 telefonora dei daiteke.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA