Gipuzkoako Itzulian, nesken VI. edizioa izango da maiatzaren 22an

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/20 | Kirolak
  • Arratsaldeko 18:00etan Euskal Herria plazatik atera, eta Trianguloa plazan amaituko da
     

Gipuzkoako Itzulian, nesken VI. edizioa izango da Tolosan, maiatzaren 22an. Itzuliaren berri emateko elkartu dira Tolosako alkate Andu Martinez de Rituerto, Gipuzkoako federazioko lehendakari Xabier Irizar, Abraham Olano, ZU-K Limousin Tolosako nesken taldeko zuzendari Maitane Telletxea eta Oriako txirrindulari eskolako lehendakari Aitor Ayerza. Hauxe adierazi du alkateak: «Ohore handi bat da Tolosako herritarentzat proba honen hasiera herrian bertan izatea. Zalantzarik gabe, emakumezkoen kirolak babesa eta erreferentzialtasuna behar ditu, maila guztietan, eta erakunde publikoei ere badagokigu horretan aritzea».

Izen-ematea eta dortsalen banaketa arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara egingo da, Tolosako kultur etxean. Taldeen aurkezpena eta podiuma, berriz, Trianguloa plazan egingo da, arratsaldeko 17:00ean. Gero, Euskal Herria plazatik abiatuta, arratsaldeko 18:00etan, txirrindulariak ikusteko eta animatzeko aukera izango dute tolosarrek. Gipuzkoako txirrindularitza federazioak eta Oriako txirrindulari eskolak antolatuta, Itzulian parte hartuko dute kadete, junior, sub-23 eta elite mailako kirolariek.

Itzulia kale hauetatik pasatuko da: Euskal Herrria plaza (irteera), Rondilla kalea, Araba etorbidea, Bentaundi (bira), Araba etorbidea eta San Frantzisko pasealekua. Azkenik, helmugara iritsiko dira, Trianguloa plazara. Hori dela eta, ibilbide osoa itxita egongo da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Gainontzeko zerbitzuek ere aldaketak izango dituzte.

Gainera, Aitor Ayerzak adierazi duenez, erlojuaren aurkako proba Gipuzkoako txapelketa izango da kadete mailan, baita Euskadikoa ere.

Maitane Telletxearekin batera, ZU-K Limousin taldeko txirrindulari batzuk ere etorri dira. Era berean, Telletxeak aipatu du Tolosako txirrindulari taldearentzat oso garrantzitsua dela lasterketa hau herrian izatea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA