Kiroldegiko erreserbak egiteko plataforma aldatuko da irailaren 12tik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/09/07 | Kirolak
  • Datorren astelehenetik aurrera, kiroldegiko erabiltzaileek plataforma berrian sartzeko bi aukera izango dituzte: https://www.usabalkiroldegia.com webguneko BPXport erreserba arlo berria bata eta BPXport Gimnasios deituriko APPa bestea.              

Joan den astean jakinarazi bezala, irailaren 1etik BPXport enpresa arduratzen da Tolosako Udaleko kirol instalazioen kudeaketa integralaz.

Horri jarraiki, kiroldegiko instalazioen erreserbak egiteko plataforma aldatu egingo da. Hain zuzen, irailaren 12tik aurrera, egungo plataforma bertan behera geldituko da eta bazkideek plataforma berrian sartzeko bi aukera desberdin izango dituzte: https://www.usabalkiroldegia.com webguneko BPXport erreserba arloa bata eta BPXport Gimnasios deituriko APPa bestea. Azken honen kasuan, gainera, kiroldegira sartzeko erabiltzen den pultseraren ordez, sarrerako tornoa zabaltzeko QR kode bat emango zaio erabiltzaileari.

Ildo beretik, edozein dela erreserba egiteko aukeratutako bidea, erabiltzaile moduan NAN zenbakia edo posta elektronikoko helbidea eta pasahitz bat jarri beharko dira. Plataforma aldaketa dela eta, bazkideek orain arte erabilitako pasahitzak ez du balioko, horrenbestez, NAN-a edota posta elektronikoa sartu ondoren, pasahitza gogoratu sakatu beharko da eta zuzenean e-mail bat jasoko dute hori berritzeko.

Horrez gain, jakinarazi kiroldegira sartzeko txarteletik pultsera sistema berrira aldaketa egiteko ez dagoela epe mugarik eta bazkide izanik, inor ez dela sartu gabe geldituko. Pultsera berria kiroldegian bertan eskuratu ahal izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA