Larunbatean, ekainak 1, zabalduko da Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekua

Tolosako Udala
2024/05/29 | Kirolak
  • Larunbat honetan, ekainak 1, zabalduko da Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekua. Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara izango da zabalik, irailaren 20ra arte.

 

Horrez gain, udako hilabeteetan kirolari lotutako diziplina anitzeko ikastaroak eskainiko dira kiroldegian, ekainaren 24tik aurrera. 14 urtetik gorako gazte eta helduentzat 12 jarduera izango dira aukeran; 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lau ikastaro izango dira; eta 13 urtez azpiko haurrek bederatzi ikastaroren artean aukeratu ahal izango dute. Eskaintza hemen dago ikusgai.

Izen emateak eta ikastaroei buruzko informazio osoa www.usabalkiroldegia.com webgunean dago ikusgai. Informazio gehiagorako, kiroldegian bertan eskatu daiteke, baita 943 53 64 00 telefonora deituta.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA