Mugi Tolosa egitasmoko egutegiak banatuko dira datorren astean Zerkausian

Tolosako Udala
2021/12/13 | Kirolak
  • Abenduaren 20, 21 eta 22an banatuko dira 2022ko egutegiak Zerkausian, 10:30etatik 12:00etara. Udaten eta Usabal Kiroldegian eskuratu ahal izango dira abenduaren 22tik aurrera.

  • Egutegiak hiru helburu ditu: parte hartzaileen poza ikusaraztea, belaunaldien arteko harremanen garrantzia azpimarratzea eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jartzea.

 

Mugi Tolosa egitasmoko irudiekin osatutako 2022eko egutegiak datorren astean banatuko dira, zehazki honako egunetan: abenduaren 20an, 21ean eta 22an, 10:30etatik 12:00etara Zerkausian jarriko den postuan.

Bosgarren urtea da Tolosako Udalak egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela parte hartzaileen artean. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikusaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzian azpimarratuz eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz.

Gero eta adineko gehiago dago bakarrik bizi dena, eta jarduera fisikorik egiten ez duena. Mugi egitasmoaren bidez egoera baztertzaile honi buelta ematea bultzatu nahi du Tolosako Udalak. Horretarako, gizarteari ezagutarazi nahi zaio adinekoek laguntza behar dutela, elkartzeko gune bat behar dutela, maitatuak sentitu nahi dutela… horretan guztian belaunaldien arteko harremanek duten garrantzian egiten du bereziki azpimarra Tolosako Udalak.

468 partaidetza irailetik abendura

Pandemiaren eraginez, 2020an bertan behera geratu ziren Mugi egitasmoak, eta aurten pixakanaka berreskuratu dira, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Uztailean bost irteera egin ziren egitasmoa berriz martxan jartzeko, eta guztira 98 partaidetza egon ziren. Irailean hasi zen Mugi Tolosaren 8. denboraldia eta abendura bitarte 12 irteera egin dira. Denbora horretan, guztira 468 partaidetza egon dira, eta eguneko 35 pertsonek hartu dute parte bataz beste. Partaideen %71,04a emakumeak izan dira, eta %28,96a gizonezkoak.

Aurten egindako ibilaldietako argazkiak jaso ditu Udalak 2022ko egutegian. Partaide guztiei banatuko zaie ale bat eta gainerako herritarrentzat eskuragarri egongo dira abenduaren 20an, 21ean eta 22an Zerkausian, eta Udaten eta Usabal Kiroldegian eskuratu ahal izango dira abenduaren 22tik

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA