Ohiko kirol jarduera berreskuratu du Uzturpe pilotalekuak estalkia eraberritzeko lanak amaituta

Tolosako Udala
2021/01/12 | Kirolak
  • Estalkia osorik berritu da, baita hegoaldeko fatxadaren zati bat ere, itogin eta elementuen erorketen arazoei behin betiko konponbidea emateko.

  • Ohiko kirol jarduera berreskuratzen hasi dira kirolariak, betiere koronabirusagatik Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak errespetatuz.

 

 

Amaitu dira Uzturpe pilotalekuko estalkia eraberritzeko lanak eta ohiko kirol jarduera berreskuratzen hasi dira. Obren helburua izan da itogin arazoei eta elementuen erorketei konponbidea ematea eta, horretarako, hegoaldeko fatxadaren zati bat ere berritu da.

Oraingoz, Eusko Jaurlaritzak osasun krisiaren harira hartutako erabakien baitako erabilera emango zaio Uzturpe pilotalekuari. Tolosaren inzidentzia tasa 500 /100.000 baino txikiagoa denez, momentuz, eskola kirola martxan jarriko da berriz, gehienez 6 pertsonako taldetan, eta banakako kirola egin ahal izango da Uzturpe pilotalekuan.

Azaroan hasi ziren lanak eta 151.842,67 euroko aurrekontua izan dute.