Polipasto-garabi bat ezarriz, igerilekua eta aldagela ezinduentzako egokitu ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/05/15 | Kirolak

15.000 euroko inbertsioa gauzatu du Tolosako Udalak polipastoa deituriko garabi berri hau Usabal kiroldegian ezartzeko. Igerilekua eta banakako aldagela bat egokitu dira, familien beharrizanei erantzuna emanaz. Usabal kirol instalazioak Tolosako Udalak eskaintzen dituen zerbitzu publikoa diren heinean, eta kirol kudeaketa arloan duen erreferentzialtasuna nabaria izanik, “etengabeko hobekuntza” da eguneroko bidea Cristian Fernandez, Kirol zinegotziak adierazi duen eran: “asmo horretan gabezia topatu genuen mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin igerilekura autonomiaz sartzeko”.

Usabal kiroldegiko gerente den Asier Martinek gaineratu du Usabal “bizirik” dagoen instalazioa bat dela eta bide horretan Kirolzer eta Udala sor daitezken behar berrietara egokitzeko lanean ari direla: “ditugun esparru ezberdin guztietan punta-puntan egon nahi dugu, eta Usabal guzti horren adibide garbia da. Usabal eredu izatea nahi dugu udal kirol instalakuntzen artean eta horretan ari gara egunero”.

2015-2016 denboraldian 8.000 €-ko aulki hidraulikoa erosi zuen Tolosako Udalak kiroldegirako. Aulki hori egokia da, neurri handi batean, autonomia mugatua duten pertsonentzat, igerilekura sartzeko aukera ematen baitie.

Hori abiapuntu izanik, gaitasun mugatua duten umeen familiekin batu zen Udala denboraldiaren hasieran eta zituzten beharrak ezagutarazi zizkieten udal ordezkariei. Hainbat arazori irtenbidea eman nahian, hainbat inbertsio gauzatu dira Aste Santutik hona:

  1. Igerilekua eta banakako aldagela bat egokitu da polipastoa (garabia) eta arnesak jarriz.
  2. Banakako 2 aldageletako ohatilak moldatu dira.
  3. Igerilekura gerturatzeko haur guztiei egokitzen den aulki berria iristear da.

Inbertsio horiekin, autonomia oso mugatua duten pertsonei igerileku-zerbitzua bermatzea lortzen dela nabarmendu du Fernandezek: “gainera, erosotasun maila handiagoa eskaintzen du familientzat, eta aldi berean, gizartean kontzientziazioa bultzatzen dugu”.

Martinen iritziz, Usabalek zenbait kolektiboren gizarteratze prozesuan “ezinbesteko papera” betetzen du: “hori da orain eskua artean dugun kasua adibidez. Usabal aniztasunaren adibidea da eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat etengabeko estimulazio gunea izan behar du; hau argi izanda, gabezi nabaria genuen gure bezeroak ziren pertsona hauekin eta Udala, Kirolzer eta familien arteko elkarlanari esker ari gara aurrera-pauso nabariak ematen”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA