TAKeko arraunlariei harrera, igandean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/07 | Kirolak

Pasa den igandean Tolosaldeko Arraun Klubeko traineruak balentria itzela lortu zuen, lehen aldiz Kontxako Banderaren lehen jardunaldian lehen postua lortuta. Emozioak dantzan jarri ditu emaitza honek, aukera historiko baten aurrean baikaude, eta datorren iganderako ikusmina erabatekoa da eskualde osoan.

Lerron bidez, zorterik onena opa die udalak igandeko estropada erabakigarriari begira. Baina emaitzatik harago, ordea, balioan jartzekoa da denboraldian zehar lortutakoa, baita horretarako talde guztiak urte osoan zehar egindako lana ere. 

Hori dela eta, igandean Kontxako Banderaren irabazlea edozein dela ere, arraunlariei eta ordezkariei harrera egingo zaie, klubarekin hala adostuta. Herritarrei jantzi eta zapi urdinekin bertaratzeko deia egin diete klubak eta udalak.

Harrera 20:00etan izango da, Plaza Zaharrean. Arraunlariak kalejiran iritsiko dira, txaranga doinuek lagunduta. Udaletxe barruan aitortza ekitaldi motz bat egingo da, eskualdeko udaletako ordezkariak bertan direla, eta ondoren balkoira aterako dira. Ea bandera astintzeko izaten den!

Aurreko harrera bateko irudia

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA