Udaldia abian Usabal Kiroldegian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/08 | Kirolak
  • Ekainaren 26an emango zaie hasiera haur ikastaroei eta uztailaren hasieran helduenei. Izen ematea zabalik da jada.

  • Kanpoko igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik, hainbat berrikuntzekin.

  • Patxi Amantegi alkateordeak adierazi du udako zein ikasturteko kirol-programazioak hezkuntza, kirol-aisialdia sustatzea eta kirolaren promozioa dituela helburu.

Eguraldiak uda iristear dela adierazten ez badu ere, Usabal kirodegian guztia prest da urtaro berriko kanpainari hasiera emateko. Haur zein helduentzako ikastaro andana dago eskura. Usabal kiroldegian burutu dute aurkezpena Patxi Amantegi alkateordeak, Christian Fernandez Kirol zinegotziak eta Asier Martin kiroldegiko gerenteak.

Alkateordeak adierazi du kirol-programazioak hezkuntza, kirol-aisialdia eta kirolaren promozioa dituela helburu: “kirol ohitura sustatzea du oinarri. Bide horretan Udalak baliabideak jarri eta ditugun azpiegiturak mantendu eta eraberritu zein berriak sortzean dugu jarria fokua. Usabalgo 3. fasearen aurre azterketan gaude egun murgilduta eta esparru honi dagokionean ere, Tolosa CF-ko bulegoen lanak urteko azken hiruhilekoan hastea dugu aurreikusia. Honi erantsi behar zaio desgaitasuna dutenek kirol modalitate ezberdinetan aritzeko Udalak egiten duen apustua. Urte osoan zehar eskaintzen da desgaitasuna duten haur, gazte, zein helduentzako kirol jarduera multzo bat, eta hori areagotzeko lanean gabiltzala, egun, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin”. Adierazi du ere Udalak baliabide pertsonal gehiago jarriko duela uda kanpainarako beste urtaroekin alderatuz: “guztira 42 lagun ariko dira lanean udan kiroldegian; gainerako urtaroekin alderatuz gero, 7 pertsona gehiago. Hor egokitzapenak burutzen dira ere lanaldietan, neguan esaterako lanaldi erdian daudenak, udararako, hainbat kasutan, osokoak bilakatuz. Datu bat ematearren, kanpoko igerilekuan soilik 12 langile ariko dira”.

Ekainaren 26an emango zaie hasiera Usabal Kiroldegiko haur ikastaroei: hamabostaldikoak izaten dira, 2 aste 10 saiotakoak. Aurten ekainaren 26tik 29ra astebeteko txanda egingo da, eta gero hamabostaldiak honakoak izango dira:

  • Uztailaren 2tik 13ra.
  • Uztailaren 16tik 27ra.
  • Abuztuaren 1etik 14ra.
  • Abuztuaren 16tik 29ra.

Haurrentzako 17 ikastaro antolatu dira: igeriketa, dantza eskola, kirol ludoteka, futbola, saskibaloia, eskalada, triatloi kanpusa, jumpfit junior, kfit junior, padel eskola, tenis, piraguismoa (bi aukera), hipika, pilota, arrauna eta hondartza boleia.

Helduen ikastaro gehienak hilabetekoak izango dira, uztaila edo abuztua, astean 2 egunetan. 14 ikastaro daude eskura: aquafitnes, jumpfit, pilates, zunba, desafit, k-strecht, body pump, cycling, tenis, igeriketa, hondartza-boleia, global trainig, GHA abdominal hipopresivo eta piraguismoa.

Izen emateak zabalik da jada: bazkideek Usabalen, telefonoz (943536400) eta facebook orrialdearen bitartez egin dezakete izen ematea; ez bazkideak, berriz, Usabalen ordainketa eginez.

Informazio guztia www.usabalkiroldegia.com -en eta atxikitako liburuxkan ikastaro guztien ezaugarri zehatzak.

Udarako igerilekuak prest

Kanpoko igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 23a bitarte egongo dira zabalik, 10:00etatik 21:00etara.

Aurtengo udarako haurtxoen igerileku txikian berrikuntza ugari izango dira: ur dorre bat eta bi txirristra berri jarriko dira 2-8 urteko umeentzako.

Usabaletik gogorarazi dute dagoeneko goiko solariumean hamaka eta aulkiak daudela interesdunen eskura.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA