Usabal kiroldegiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak astelehenean hasiko dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/25 | Kirolak
  • Futbol zelaian entrenatzen duten taldeek Berazubiko instalakuntzak edo Usabalgo futbol 7ko zelaiak erabili beharko dituzte lanek irauten duten bitartean.

  • Futbol zelai pareko bidegorri zatia ezingo da hainbat egunez erabili, istripurik ez dadin egon, eta bertan jartzen diren seinaleei zein lanean ari diren langileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie herritarrei.

 

Herritarrei kalitatezko kirol ekipamenduak eskaintzeko lanean jarraitzen du Tolosako Udalak. Hainbat izan dira azken urteetan berritu, konpondu edo egokitu diren instalakuntzak, tartean, esaterako, Uzturpeko, Berazubiko eta Beotibarko frontoiak, edo Berazubiko estadioan egin diren berritze lanak: harmailak berritu, paddle pistak sortu, frontoia atondu eta bulego berriak eraiki, aldagelak eta dutxak berritu, besteak beste.

Datorren astelehenetik aurrera, berriz, Usabal kiroldegiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanei hasiera emango zaie. Lanak direla-eta, egun futbol zelaia erabiltzen duten taldeek Berazubin edo Usabalgo futbol 7 estadioan edo solariumean egin beharko dituzte entrenamenduak. Tolosa FC-ko taldeek Alegiko futbol zelaia erabili ahal izango dute Usabalgo lanek irauten duten bitartean. Tolosako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Alegiko futbol taldeari eta udalari egingo duten ahaleginaren aurrean.

Horrez gain, futbol zelai pareko bidegorri zatian ere eragina izango dute lanek. Istripuak ekiditeko, kanpoko igerileku pareko bidegorri zatia ezingo da erabili hainbat egunez. Beraz, bidegorrian ibiltzen direnei bertan jartzen diren seinaleei zein lanean ari diren langileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie, arriskurik sortu ez dadin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA