Usabal kiroldegiko kuoten ordainketa izoztuta geratu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/26 | Kirolak
  • Apirileko kuotak ez dira kobratuko eta martxoko ikastaro eta kuoten parte proportzionala konpentsatzeko aukera ezberdinak aztertzen ari da zerbitzua eskaintzen duen enpresa.

 

Matxoaren 13a geroztik Usabal kiroldegia itxita dago koronabirusaren egoeragatik arduraz eta elkartasunez jokatze aldera, kutsatzeak saihestu eta herritarren segurtasuna bermatzeko.

 

Egoera honek iraun bitartean, kiroldegiko kuotak izoztuta geratuko dira. Hortaz, apirileko kuota ez da kobratuko eta martxoan helbideratu eta kobratutako kuotekin, egindako ordainketaren konpentsaketa egiteko aukera ezberdinak aztertzen ari da enpresa, instalakuntzetako bazkideei zein ikastaroetako partaideei dagokienez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA