Usabal Udal Kiroldegiak cycling gelako bizikletak berritu ditu eta eskuoihal alokairu zerbitzua jarri du abian

Tolosako Udala
2019/01/10 | Kirolak
  • Bizikletak Keiser M3i modelokoak dira, freno magnetikodunak eta display bidez pedal eta bihotz maiztasuna, mugitutako vatioak eta egindako kilometroak markatzen dituztenak. Argiteria ere berritu da bertan.
  • Bestalde, eskuoihal bono zerbitzua jarri da abian. Hilero 7,50 euroren truke kiroldegiko eskuohialak erabili daitezke, saioko bat.
  • 2019an urteko 354 egunetan eskainiko du zerbitzua kiroldegiak.

Eguberriak ere Usabal Udal Kiroldegiko bazkideentzat opariak utzi dituzte: txirringa berriak jarri dira cyclingeko gelan. Punta-puntako Keiser M3i modelokoak dira, “merkatuan dauden onentsuenak” kiroldegiko arduradunen arabera, freno magnetikodunak eta display bidez pedal eta bihotz maiztasuna, mugitutako vatioak eta egindako kilometroak markatzen dituztenak. Zaharrak zozketatu egin dira bazkideen artean. Era berean argiteri koloredun berria ere jarri da gelan.

Bestalde, eskuoihal bono zerbitzua jarri da abian. Hilero 7,50 euroren truke kiroldegiko eskuoihalak erabili daitezke. Arduradunen hitzetan, “harreran garbia hartu eta bukatzerakoan zakuan utzi. Horrela egunero. Zerbitzu erraza eta azkarra. Erabiltzaileen erosotasuna bermatu nahi dugu eta beharrezkoa den eskuoihalaren erabilera sustatu” adierazi dute.

Usabal, urteko 354 egunetan zabalik

2019an urteko 354 egunetan eskainiko du zerbitzua kiroldegiak honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara.
  • Negua:
    • Larunbata 8:00 - 20:00
    • Igande eta jaiak: 9:00 - 14:00
  • Uda:
    • Larunbata 8:00 - 21:00
    • Igande eta jaiak: 9:00 - 21:00

Iradokizun eta erreklamazioetarako WhatsApp zerbitzua

Usabal kiroldegian WhatsApp zerbitzua dago erreklamazioak eta iradokizunak egiteko. Helburua da instalazioen egoera uneoro eta zuzenean ezagutzea, kiroldegiaren erabileran egunerokoan sortzen diren arazo txikiak konpondu ahal izateko. Horretarako, 688 822 093 telefono-zenbakia dago erabiltzaileen eskura, kexak, arazoak eta hobekuntza-proposamenak, argazkiak barne, bidal ditzaten.