Usabalgo eta Berazubiko gimnasioak irekita eta kirol ikastaroak martxan astelehenetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/24 | Kirolak
  • Azken egunetako datuak oinarri hartuta, udalak berriz ere zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du. Orain arte bezala, prebentzio eta segurtasun neurri zorrotzekin jarraituko da.


 

Astelehenetik aurrera berriz irekita egongo dira Usabal eta Berazubi kiroldegietako gimnasioak, eta helduei zein haurrei zuzendutako kirol ikastaroak ere martxan egongo dira berriz ere. Azken egunetako koronabirus datuak oinarri hartuta, udalak berriz ere zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du.

Edonola ere, prebentzio eta segurtasun neurri zorrotzak hartzen jarraituko da, orain arte egin den bezala. Egoera epidemiologikoaren arabera eta datuetan oinarrituta hartuko ditu udalak erabakiak, eta hartu ahala emango da horien berri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA